Sotto Voce Euskadiko hari-instrumentari talde profesional nabarmenetarikoa da.


Pedro Miguel Aguinaga biolinistak zuzenzuta, Gipuzkoako ezkontza eta ekitaldi girotzearen klasiko esparruko erreferentzian bilakatu da.

Sotto Voce

Ibilbidea

Ibilbide nabarmena eta bilakaera iraunkorra duten profesionalez osatuta, Sotto Voce urteetan zehar erkarlanean ibili ondoren bateratu da, talde sendo eta itzulkor batean bilakatuz.

Kalitatea

Naiz eta gure ekimena Gipuzkoako enpresen ekitaldi eta beste hainbat ospakizun girotzera zuzendua egon, gure taldeen kalitateari eta proposamen artistikoei esker hainbat erkidegoetan kontzertuak eskaini ditugu, baita Frantzian eta Portugalen ere.

Bikaintasuna

Eskeinitako zerbitzu musikalen goi mailak eta berezitasunak, Sotto Voce Donostia Turismoa & Convention Bureau eta Basque Luxury moduko erakundetan bazkide bezala onartua izatea posible egin dute.


Ekitaldietarako diseinu musikalik bereziena eskaintzen dugu, eta gainera, bezeroen gustuetara egokitzeko gai gara. Hainbat eta hainbat estilo eta errepertorio zabal baten kalitate handiko interpretazioak.

Errepertoriorik egokiena osatuko dizuegu. Gure musikarien prestakuntza eta esperientziari esker, ekitaldiaren girotze edo aurkezpen mota aukeratzeko orduan laguntza pertsonalizatu zerbitzua eskaintzen dugu.


Sotto Vocen hautaketa musikal pertsonalizatu eta bikaina eskaintzen dizuegu, zuen ekitaldia hobetzeko.

Gure zerbitzuak nahi badituzu edo informazio gehiagorik behar baduzu, gurekin harremanetan jarri. Gustora lagunduko dizugu.