Cuarteto Tango Querido

Cuarteto Tango Querido

Espainian 2002an sendotua, Cuarteto Tango Querido Europan dagoen argentinar herriko musika talde adierazgarrietako bat da. Bere kideek, Anne Landa (akordeoia), Pablo Mezzelani (kantua,gitarra eta moldaketak), Pedro Miguel Aguinaga (biolina) eta Víctor Sánchez (kontrabaxua), Buenos Aireseko aldirietan inoiz sortu zen eta TANGO izenarekin bataiatu zen «bihurrikeria» horren magia poetiko eta musikal guztia adierazten dituzten ikuskizuna aurkezten dute.


Taldearen errepertorio finak generoko konpositore eta olerkari enblematikoen piezak eskaintzen ditu, Carlos Gardel, Aníbal Troilo, Juan Carlos Cobián, Juan de Dios Filiberto, Alfredo Le Pera, Enrique Santos Discépolo, Homero Manzi eta Enrique Cadícamo bezala, besteak beste, baita berezko konposizio batzuk ere.


Taldearen musika-estiloa tango tradizionalan koka daiteke, bere interpretazioak erabat dantzagarriak izan daitezke eragiten diren markazio erritmikoekin. Akordeoikorako bandoneoneko soinuaren egokitzapena aipagarria da. Berriz, ahotsari eta lau instrumentistek egiten dituzten soloei ematen zaien rol nagusia adierazgarria da.

Cuarteto Tango Querido
Cuarteto Tango Querido

Koreografian, aparteko dantza bikoteekin lan egiten dute.


Adierazgarriak dira, besteak beste, Donostiako Aste Nagusian (2005, 2009, 2010 eta 2017 urteetan), Santanderren (2005ean), Miarritzen (2008an), Gijonen (2010ean) edo Irunen (2012an eta 2015ean) eskainitako emanaldiak.

2009ko abuztuan, Islantillan (Huelvan) “Músicas de la Luz” zikloaren barruan, La vida es tango… bere CD-aren aurkezpena egin zuten.