ezkontzak

Ezkontzetarako musika

Sotto Voceko musikarien ekimena ezkontzak girotzera dago zuzendua. Aparteko lana egiten dugu bai elizkizunak, ospakizun zibilak eta cocktail eta jatordua ere girotzen.


Daukagun eskaintza musikal zabalari esker, gai gara edozein ezkontza motatan jarduteko edo bezeroek eskatzen digutenari erantzuteko.


Ezkontzarako diseinu musikalik bereziena eskaintzen dugu, eta gainera, bezeroen gustuetara egokitzeko gai gara. Hainbat eta hainbat estilo eta errepertorio zabal baten kalitate handiko interpretazioak.

Erlijio ospakizunak

Gure sopranoaren parte hartzea nahi izanez gero, ez izan zalantzarik. Abesten duenean sekulako giroa emango dio ospakizunari.

Ezkontzetarako hirukotea

Ospakizun zibilak

Gure errepertorioaren zabaltasunari esker, une bakoitzerako musikarik egokiena aukeratzen dugu.

ospakizun zibilak

Cocktail eta jatordua

Harrerarik onena musikarik hoberenarekin.

Sotto Voce laukotea

Errepertorioa

Errepertorio zabala dugu. Aukera bakoitzerako aukeratutako programa eta kontzertu piezak jotzen ditugu.

Gure musikarien prestakuntza eta esperientziari esker, ezkontzaren girotze edo aurkezpen mota aukeratzeko orduan laguntza pertsonalizatu zerbitzua eskaintzen dugu.

Hautaketa musikal pertsonalizatu eta bikaina eskaintzen dizugu, zure ezkontza hobetzeko.

Gure ezkontzetarako errepertorioa kontsultatu​

Sotto Vocen gure errepertorioa etengabeki eraberritzen eta zabaltzen ari gara. Bertatik kanpo dauden piezak ere eska ditzakezu, ez dugu bertan barneratzeko eragozpenik izango.

Zure neurrira egindako egitaraua osatuko dugu. Gure musikarien bersatilitateari esker, zure ospakizunean musikarik onenaz gozatuko duzu.

1985tik jotzen dugu ezkontzetan, gure esperientziak bermatzen gaitu. Urte askoren buruan egindako aktuazio kopuru handiak, beti ere, kalitatea izanik gure ikurra.

Gure zerbitzuak nahi badituzu edo informazio gehiagorik behar baduzu, gurekin harremanetan jarri. Gustora lagunduko dizugu.