Sotto Voce orkestra

Sotto Voce Orkestra

Donostiako Sotto Voce orkestra esperientzia handiko musikariak osatzen dute. Halaber, orkestrako kideak Gipuzkoako kontserbatorio eta musika-eskola ugaritan irakasten dute.

2005eko azaroan sortu zen eta jarduera bizia eduki du.

Donostiako Kursaal Entzutokia, Victoria Eugenia Antzokia eta Antzoki Zaharra, Bilboko Euskalduna Jauregia, Campos Elíseos Antzokia eta Ayala Antzokia, Barakaldo Antzokia, Miarritzeko Gare du Midi, Irungo Amaia Antzokia, Elgoibarko Herriko Antzokia, Lasarteko Kulturetxea, Calahorrako Ideal Antzokia, Logroñoko Bretón Antzokia eta Riojaforum Entzutokia, Haroko Bretón Antzokia, Andoaingo Bastero Entzutokia, Manresako Kursaal Entzutokia, Eibarko Hezkuntza Esparrua eta Coliseo Antzokia, Vilagarcia de Arousako Entzutokia, Arrasateko Amaia Antzokia, Durango, Santiago de Compostela, Azkoitia, Hondarribia, Oñati, Bergara, Zumarraga, Burgos, Zamora, Boadilla del Monte, Getxo, Ribadeo, Cangas de Morrazo, Calatayud, Miranda de Ebro, Parla, Aretxabaleta, Lugo, Idiazabal, Larrabetzu, Mutriku eta Tolosa izan dira bere jardueraren lekuko.


2006. urtetik 2010era Tirri Tarra taldearekin "Argi Beltz" ikuskizunean parte hartu du.


Bere errepertorioan zarzuelako izenburu ordezkagarrienak daude:

La Revoltosa, El Caserío, La Corte del Faraón, Gavilanes, El Barberillo de Lavapiés, Katiuska, El Huésped del Sevillano, La Tabernera del Puerto, La del Manojo de Rosas, El Dúo de la Africana, Marina, La Canción del Olvido, Luisa Fernanda, El Cantar del Arriero, La Dolorosa, La del Soto del Parral, Gigantes y Cabezudos, Bohemios, La Gran Vía, La Verbena de La Paloma eta La Leyenda del Beso.

Hainbat Antologiak, gala lirikoak eta La Traviata eta Agrippina operak ere baditu bere errepertorioan.

Hainbat abesbatza eta liriko-elkarteekin lan egin du:

Sasibill, Compagnie Française de l’Opéra à l’Opérette, Iberia Lírica, Lírica de Arte, Pepe Eizaga, Donostiako Orfeoia, Tolosako Orfeoia, Terra a Nosa Orfeoia, Eskifaia, Goikobalu, Iraurgi, Soinu Bidean, Ganbara, Goiargi, Alboka, Primo Tempo Kamerata, Luigi Boccherini, Kantorei, Itxartu, Ribadeoko Koral Polifonikoa, Cangasko Lestonnak Koral Polifonikoa, Coral Bilbilitana, Mirandako Orfeoia, Aretxabaleta Abesbatza, Orfeó Manresa, Lugoko Hospital Xeral Caldé Abesbatza, Zamudioko Kamara Korala, Olagüe Koral Elkartea, Ekidazu, Gaztelumendi, Bergarako Orfeoia, Aritzeta, Sostoa, Madalen, Kantuz Bizi, Vilagarcíako Liceo Marítimoko Korala, Burgosko Orfeoia, Lyongo Philharmonia, Mariaren Bihotza Abesbatza eta Barakaldoko Orfeoia, besteak beste.

Orain arte orkestra zuzendu duten maisuak halako hauek izan dira: Montserrat Font, Nathalie Martin, José Antonio Irastorza, José Mª Damunt, Juan José Ocón, Ricardo Daniel Martínez, José Luis Eguiluz, José Ignacio Ríos, Arkaitz Mendoza, Carlos Cuesta, Alberto Sáez, Jean Claude Guerinot, Antonio Cipriani, Roberto Nuño eta Louis-Vincent Bruère.