Sotto Voce Euskadiko hari-instrumentari talde profesional nabarmenetarikoa da.
Pedro Miguel Aguinaga biolinistak zuzenduta, Gipuzkoako ezkontzak eta ekitaldiak girotzeko musika klasikoaren esparruko erreferentzia bilakatu da.

Ibilbidea
Ibilbide nabarmena eta bilakaera iraunkorra duten profesionalez osatuta, Sotto Voce urteetan zehar erkarlanean ibili ondoren bateratu da, talde sendo eta itzulkor batean bilakatuz.
Kalitatea
Nahiz eta gure ekimena Gipuzkoako enpresen ekitaldi eta beste hainbat ospakizun girotzera zuzendua egon, gure taldeen kalitateari eta proposamen artistikoei esker hainbat erkidegoetan kontzertuak eskaini ditugu, baita Frantzian eta Portugalen ere.
Bikaintasuna
Eskeinitako zerbitzu musikalen goi mailak eta berezitasunak, Sotto Voce Donostia Turismoa eta Basque Luxury moduko erakundeetan bazkide bezala onartua izatea posible egin dute.
Ekitaldietarako diseinu musikalik bereziena eskaintzen dugu, eta gainera, bezeroen gustuetara egokitzeko gai gara. Hainbat eta hainbat estilo eta errepertorio zabal baten kalitate handiko interpretazioak.
Errepertoriorik egokiena osatuko dizuegu. Gure musikarien prestakuntza eta esperientziari esker, ekitaldiaren girotze edo aurkezpen mota aukeratzeko orduan laguntza pertsonalizatu zerbitzua eskaintzen dugu.