Nortzuk gara
Pedro Miguel Aguinaga naiz, biolin-jotzailea eta Sotto Voceren sortzailea.
Txikitatik musikarenganako maitasuna finkarazi zidaten eta, nahiz eta 35 urte eraman profesionalki musikan, egiten dudan guztian grin hori transmititzen saiatzen naiz.
Nire jarduera nagusia Donostiako Francisco Escudero kontserbatorioan biolina irakastea da, baina beti uztartu ditut irakaskuntza eta interpretazioa.
Orkestretan eta ganbera-taldeetan izan dudan parte-hartzea etengabea izan da nire ibilbidean.
2005ean Sotto Voce sortu nuen. Lehenik orkestra gisa eta gero talde musikal gisa.
Nire proiektu pertsonala da, baina ez nago bakarrik.
Nik dudan zorterik handiena musikari handi, baina pertsona hobeen laguntzarekin kontatzea da
Horiek guztiak gabe, eta zuek gabe, Sotto Vocek ez luke zentzurik izango.
Sotto Voce
Sotto Voceko partaideak Gipuzkoako musika-eskola eta kontserbatorioetan irakaskuntzan dihardugun musikari profesionalak gara.
Gure lan pedagogikoaz gain, gure interpretazio-alderdia garatzen dugu kontzertuak eskainiz eta kalitatea eta esklusibotasuna ematen diegun ekitaldietan parte hartuz.
