Gure parte-hartzea gero eta gehiago eskatzen da edozein agur edo hileta zibiletan edo erlijiosoetan.
Sentimenduak musikaren bidez bideratzeak garrantzi berezia du horrelako zeremonietan.
Agur mota edozein dela ere, gure parte-hartzea agurraren ezaugarrietara egokitzen dugu.
More...

Kasu honetan, Donostiako Artzain Onaren Katedralean egindako hileta erlijiosoa izan da.
Zeremoniaren errepertorioa
- Sarrera: Cantata 147 (J.S. Bach)
- Eskaintza: Ave Maria (Ch. Gounod)
- Jaunartzea: Panis Angelicus (C. Franck)
- Azken bedeinkapena: Agur Jesusen Ama (F. Gorriti)
- Irteera: Aria de la Suite en Re (J.S. Bach)
Zeremoniaren izaera errespetatu duen errepertorio klasikoa.
Pieza bakoitza egokia zen interpretatu den unerako.
Ohitura denez, zeremoniaren amaieran Agur Jesusen Ama abestu da.
Jakina, mezako herri kantuekin bat egin dugu.
Hiletan parte hartu duen taldea
Soprano, biolin eta organoz osatutako gure hirukoteak jarri du musika zeremonian.
Esperientzia nahikoa dugu gure zerbitzuak eskaintzeko, bai ezkontza baterako, bai hileta baterako.
Ekitaldi bakoitzerako errepertorio egokiari buruz aholkatzen dugu, eta kokapenik onena bilatzen dugu, primeran entzun ahal izateko.
Oraingo honetan, Katedralaren aldarearen ondoan kokatu gara, organo laguntzaile bat dagoen lekuan, eta bertatik ezin hobeto jarraitu ditugu zeremoniaren xehetasun guztiak.