Getariako San Salbatore eliza bisitatu dugu, gotiko gipuzkoarreko bitxietako bat.
Tenplu horretan Juan Sebastian Elkano bataiatu zuten eta defentsarako gotorleku gisa erabiltzen zuten.
XIX. mendean, Karlistaldian, kalte handiak jasan zituen eta, ondoren, Monumentu Nazional izendatu zuten.
More...

Baina, eliza honen edertasunaz gozatzeaz gain, elizkizun batean parte hartzeko etorri gara.
Martina por el Norte-ko Maria izan da ezkontza honen antolatzailea.
Getarian interpretatutako errepertorioa
Errepertorio klasiko bat interpretatu dugu, zeremoniaren une bakoitzerako oso egokiak diren obrekin.
Nereak eta Javik, ezongaiek, hautatu dute.
- Senargaiaren sarrera: Canon (Pachebel)
- Emaztegaiarren sarrera: Cantata 147 (Bach)
- Ezkontzaren erritoa: Aria de la Suite en Re (Bach)
- Ebanjelioaren aurretik: Aleluia (Popular)
- Eskaintza: Ave Maria (Schubert)
- Santua: Zum Sanctus - Heilig (Schubert)
- Aita Gurea: Aita Gurea (Madina)
- Jaunartzea: Ave Verum (Mozart)
- Sinadurak: Gloria (Vivaldi)
- Irteera: Zadok the priest (Haendel)
Abestu den Aleluia herrikoia izan bada ere, ezkongaiek Madinaren Aita Gurea aukeratu dute.
Normalean alderantziz egiten da, baina berdin balio duen aukera da, baldin eta aldez aurretik apaizari kontsulta egiten bazaio.
Taldea
Getariako ospakizun honetan benetako luxuzko talde batek parte hartu du: soprano bakarlaria, abesbatza, hari laukotea eta organoa.
Gure ekarpena hari laukotearekin izan da eta, noski, zeremoniaren une guztietan parte hartu dugu.
Organo-jotzailearekin eta abesbatzako arduradunarekin koordinazio-lana egin dugu partiturak bat etor daitezen.
Lastima eliza honetako organoa hain arduragabe eta desafinatua egotea.
Gure esperientziak eragozpen hori neurri handi batean arintzea ahalbidetu du.