Euskal musika kontzertua Donostian, 2023-11-09

Euskal musika oso presente egon da beti Sotto Voceren errepertorioan.

Diseinatzen ditugun ia programa guztietan saiatzen gara euskal konpositoreren baten edo Euskal Herriko erritmo bereizgarriren baten piezaren batek tokia izan dezan.

Gure kulturaren zati bat da, eta, nolabait, gure musika-ondarea zabaltzera behartuta gaude.

More...

2023-11-09 euskal musika

D 'Museoak, Donostiako Elizbarrutiko Museoak, euskal musikako kontzertu bat eskaintzea proposatu zigunean, ez genuen zalantzarik izan, berehala hasi ginen programa diseinatzen.

Kontzertua Ondarearen Europako Jardunaldiak ospatzeko antolatu zen.

Euskal musikaren programa

Musikagile gehienak Donostiako Francisco Escudero Kontserbatorioarekin nolabait erlazionatuta dauden programa bat prestatu dugu.

Bere garaian bertako irakasle izan ziren edo gaur egun irakasle dira. Beste batzuk beren ikasgeletan ikasi zuten.

  • J. Guridi: Ala baita***
  • G. Olaizola: Aurtxoa seaskan***
  • E. Ugalde: Suite Xarmanta (Preludio-Allemande-Courante-Sarabande-Giga)*
  • Aita Donostia: Nik baditut***
  • J.Mª. Usandizaga:
    • Romanza**
    • Lied Op. 16**
    • Serenade Op. 19**
  • J. Guerrero: Ave Verum***
  • T. Garbizu: Ume eder bat***
  • P. Sorozábal: Lotoren lorak. Siete lieder***
  • Aita Donostia: Irulea**
  • P. Sorozábal: Eresi**
  • C. Figuerido: Berceuse**
  • G. Cuesta: Vitraux*
  • A. Mercero: Maiatzeko lorea***
  • B. Zapirain: Arantzazuko ama Maria. Chanton Piperri***
  • J. Guridi: Goizeko eguzki argiak. Mirentxu***

*Organoa bakarrik / **Biolina eta organoa / ***Sopranoa, biolina eta organoa

Eva Ugalderen eta Gorka Cuestaren lanak kontzertu honetan estreinatu dira. Era berean, Junkal Guerrerok beren-beregi egokitu du bere Ave Verum talde honetarako.

Gainerako lanak guk moldatu ditugu.

Musikariak

Loreto Aramendi organista, Ainhoa Merzero sopranoa eta Pedro Miguel Aguinaga biolinista izan dira euskal musikako kontzertu honen interpreteak.

Donostiako Kontserbatorioko irakasle izateak musikagile gehienekin batzen gintuen.

Plazer handia izan da kontzertu polit eta interesgarri hau eskaintzea.

Gure zerbitzuetan interesa baduzu edo informazio gehiago behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. 
Pozik hartuko zaitugu.

Utzi iruzkina