Donostiako Artzain Onaren katedrala izan da gure gaurko emanaldiaren eszenatokia.
XIX. mendean eraikitako tenplu hau neogotiko estilokoa da, eta bere neurriengatik gailentzen da.
Horregatik, garrantzitsua da eliza honetara eramaten dugun taldearekin asmatzea.
Egia da oso talde txikiekin parte hartu dugula zeremonietan, hala nola biolin eta soprano bikote batekin edo hari bikote batekin, baina beti hartzen ditugu kontuan kokapena eta bertaratuen kopurua.
Horrela, aukera bakoitzerako zerbitzurik egokiena eskain dezakegu.
Sotto Voce abesbatza Artzain Onean
Agur erlijioso honetan laguntzeko, hainbat aukera eskaini ditugu.
Lehen esan dudan bezala, Artzain Onaren katedralaren tamainak baldintzatu egin dezake emaitza musikala.
Horregatik, 13 kideko abesbatza bat aukeratzea gomendatu dut, elizako organoaren laguntzarekin.
Esperientzia eta moldakortasun handiko abeslariz osatua, gure abesbatza edozein errepertoriotara egokitzen da.
Oraingo honetan, aukeratutako errepertorioa oso klasikoa eta hileta baterako oso egokia izan da.
- Sarrera: Cantata 147 (J.S. Bach)
- Ezkaintza: Ave Maria (F. Schubert)
- Santua: Heilig (F. Schubert)
- Jaunartzea: Ave Verum (W.A. Mozart)
- Azken bendizioa: Agur Jesusen Ama (F. Gorriti)
- Doluminak: Aita Gurea (Madina)
Artzain Onaren katedralean oso zorrotzak dira musika aukeratzearekin, bai ezkontzetan, bai hiletetan.
Programa honek ez du arazorik zentzu horretan, baina deigarria izan daiteke Aita Gurea abestu dugun unea.
Apaizak nahiago izan du Aita Gurea herrikoia izatea, eta, horregatik, doluan kantatzea egokiena iruditu zaigu.
Elizaren koruan kokatu gara, organoa dagoen tokian, eta Artzain Onaren organista titularra izan dugu lagun.