Gure taldeetan ez da oso ohikoa tenore bakarlari batek parte hartzea, baina, hala ere, arrakasta handia izaten du.
San Bizente elizan izan da, Donostiako Alde Zaharrean.
Horixe izan da gure ezkontza-denboraldiko lehen ospakizun erlijiosoa.
Egun hau iristeko gogoa geneukan!
Tenore bakarlaria erlijio-zeremonian
Julia eta Julen, ezkongaiak, harremanetan jarri ziren musika ezkontzako ospakizun erlijiosoan jartzeko.
Zeremonia tradizionala nahi zuten eta, horretarako, errepertorio klasikoa aukeratu dute.
- Gonbidatuen sarrera: Cantata 147 (J.S. Bach)
- Ezkongaiaren sarrera: Gabriel’s Oboe (E. Morricone)
- Emaztegaiaren sarrera: Canon (J. Pachelbel)
- Irakurgaiak: Exultate Iubilate (W.A. Mozart)
- Ezkontza-erritua: Aria (J.S. Bach)
- Eskaintza: Ave Maria (F. Schubert)
- Jaunartzea: Lascia ch’io pianga (G.F. Haendel)
- Sinadurak: Arrival of the Queen of Sheba (G.F. Haendel)
- Ezkonberrien irteera: Cerf-volant (B. Coulais)
Hautatutako piezak oso egokiak dira zeremoniaren une bakoitzerako, eta, gainera, edertasun handiko obrak dira.
Eskatu ziguten taldea gure ezkontzetarako hirukotea izan zen: sopranoa, biolina eta organoa.
Hori bai, Ave Maria tenore batek abestea nahi zuten.
Izan ere, familiako aitonetako bat Bergarako Orfeoiaren tenorea izan zen, eta, horregatik, ezusteko txiki bat eman nahi zioten omenaldi gisa.
Gure tenore bakarlaria, Donostiako Orfeoiko bakarlaria ere, arduratu da interpretazio horretaz.
Gainerako obrak gure sopranoak abestu ditu edo bertsio instrumentalak egin ditugu ezkongaien esanei jarraituz.
Elizaren akustikak musika bere bikaintasun osoan estimatzen lagundu digu.
Plazer bat izan da talde hau eskaintzea.