Biolin bikotea Koruko Andre Mariaren Basilikan, 2018-06-01

Ekitaldi garrantzitsu batzuen ondoren, ezkontza denboraldiarekin jarraitu genuen gure biolin bikotearekin.

Beste zeremonia erlijioso bat Donostiako Koruko Andre Mariaren Basilikan.

Gehien jotzen dugun tenpluetako bat eta, beste behin ere, parte hartu dugun ezkontza berri honen agertokia izan dena.

More...

Biolin bikotea Koruko Andre Mariaren Basilikan, 2018-06-01

20eventoseko Leirek antolatutako zeremonia, eta ez du musika faltatzerik nahi izan.

Zeremoniaren errepertorioa

Errepertorio askotarikoa, non musika estilo ezberdinek lekua izan duten.

  • Gonbidatuen eta senargaiaren sarrera: Ave Maria (Schubert)
  • Emaztegaiaren sarrrera: Kanona (Pachelbel)
  • Irakurgaiak: Hallelujah (Cohen)
  • Eraztunen trukea: Aitormena (Hertzainak)
  • Irteera: Marry You (Bruno Mars)

Ezkontzetarako bi pieza klasiko, Schuberten Ave Maria eta Pachelbelen Kanona.

Beste klasiko bat bihurtu da Cohenen Hallelujah.

Ukitu alaia Bruno Marsen Marry Youk jarri du.

Eta guretzat berritasuna Hertzainak taldearen Aitormena abesti ospetsua izan da. Horretarako egin dugun bi biolinentzako bertsioa.

Taldea: biolin bikotea

Hari-bikote bat, zehazki biolin bikote bat, aukeratu dute zeremonian musika jartzeko.

Hasiera batean, basilika bezalako eliza batean jotzeko talde txikiegia dela irudi lezake.

Zeremonia gonbidatu eta jasotze gutxirekin denean, eta bikotearen antolaketa egokia denean, biolin bikotea da talde ideala.

Errepertorio askotarikoa, estilo aniztasuna eta, batez ere, interpretazioan kalitatea.

Aldarearen albo batean kokatu gara, ezkongaiengandik gertu.

Zeremonia xehetasunez jarraitu ahal izan dugu, bertan integratuz gure musikarekin.

Gure zerbitzuetan interesa baduzu edo informazio gehiago behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Pozik hartuko zaitugu.

Utzi iruzkina