Ataungo organo barrokoaren XII. Nazioarteko Jaialdian parte hartzeko aukera izan dugu
Tourseko San Martin elizan dagoen instrumentu bikainaz gozatzeko aukera paregabea.
Eliza honen historia X. mendekoa da, oraingoaren aurrekoa eraiki zenean, XV. mendekoa.
Done Jakue bidea egiten ari ziren erromes frantsesek sartu zuten Tourseko San Martinen debozioa.
More...

Nahiz eta tenplu honetako benetako harribitxia Lorenzo de Arrazola oñatiarrak 1761ean eraikitako organoa izan.
Elizaren koruan dago eta barroko iberiar estilokoa da. Gipuzkoan dagoen ezaugarri horietako tresna bakarrenetakoa izanik.
Ataungo organo barrokoaren Nazioarteko Jaialdia herriko Udalak antolatzen du, Donostiako Musika Hamabostaldiaren laguntzarekin.
Gure emanaldia Zinemaldian
Bi zatiz osatuta egon da programa.
Lehenengoan, hari gidaria munduko hainbat eskualdetako musika etnikoak izan du.
Armeniak, Bulgariak, Afganistanek, Argentinak, Txinak, Errumaniak eta Moldaviak hainbat instrumentu tradizionalen bidez jo dute Ataunen: kavala eta Traziako gaita, quena andina, Errumaniako eta Moldaviako naia, Armeniako duduk eta Txinako dizi flauta.
Programaren bigarren zatia euskal musikari eskaini diogu.
Jose Maria Iparraguirre (Ara nun diran, Zibillak esan naute eta Gitarra zartxo bat), Aita Donostia (Oñazez), Jesus Guridi (Goizeko eguzki), Pablo Sorozabal (Biotz bat eta Kuku), Tomas Garbizu (Ama ona) eta Etxahun Irurikoa (Goizian argi astian) bezalako konpositore ezagunen partiturak interpretatu ditugu.
Eta kontzertuari amaiera emateko, Eate Abesbatzarekin elkarlanean aritu gara Gabriel Olaizolaren Aurtxo polita seaskan interpretatzen. Benito Lertxundiren Loretxoa, Amets (Raimon valentziarraren Al vent lanaren euskarazko bertsioa) eta Manex Pagola Iparraldetarraren Azken dantza hau.
Halaber, eskupeko gisa, Imanol Lartzabalen Lau haizetara eskaini dugu.

Musikariak
Jaialdi honen helburuetako bat, organo barrokoa aprobetxatuz, herriari interprete ezagunak hurbiltzea da.
Oraingo honetan Ana Salaberria soprano donostiarrak bere ahotsarekin gozatu gaitu. Aurtxo polita seaskan bezalako interpretazio ederrekin.
Pablo Mezzelanik, berriz, harrituta utzi du publikoa, instrumentu etniko ezberdinak menderatzen dituelako.
Beti bezala, benetako luxua da Loreto Aramendi organistaren parte-hartzea izatea. Gainera, egitarauaren barruan Hugo Distlerren Thirty pieces Op 18/I obra interpretatu du.
Biolinarekin Pedro Miguel Aguinaga. Kontzertuan eta entseguetan oso ondo pasatu dudala bakarrik esan dezaket.
Eta aipamen berezia Eate Abesbatzako zuzendari Maximo Aierberentzat.
Abesbatzaren prestaketan lan handia egin du, baita haiekin batera interpretatu ditugun kantuen harmonizazioarekin ere.
Gainera, kontzertuaren antolatzaile gisa, gure zain egon da uneoro.
Mila esker, benetan.
Jardunaldia amaitzeko, beste modu batera izan ezin zitekeenez, mahai baten inguruan bildu gara.
Lagun arteko giro polita.
Gure zerbitzuetan interesa baduzu edo informazio gehiago behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Pozik hartuko zaitugu.