Ezkontza Donostiako San Inazio elizan, 2017-03-18

Larunbat goizean, Donostiako Katalunia Plazan...

Udaberria iragarriz loratu dira Japoniako gereziondoak, San Frantzisko kalean lurreko produktuen merkatua bizia hartzen doan bitartean.

Gu Loiolako San Inazio elizara goaz; gaur urteko lehen ezkontza dugu.

Denboraldi berria hasteko gogoa genuen...

More...

Ezkontza Donostiako San Inazio elizan, 2017-03-18

Zeremonia labur bat, non musikak protagonismo berezia izan duen.

Errepertorioa

Errepertorio klasikoa liturgia garaian, baina obra modernoekin, bai sarreran, bai irteeran.

Euskal musika sartzea garrantzitsua zen ezkongaientzat, Maitia, nu zira? Jaunartzean eta Ken Zazpiren (gaur lehen aldiz jotzen duguna) Ilargia kantua aukeratu baitzuten sinaduren unerako.

John Legenden All of me izan da bigarren berrikuntza guretzat. Pozik gaude gure errepertorioa zabaltzen jarraitzeaz.

Programa

  • Ezkongaien sarrera: A thousands years (Christina Perri)
  • Irakurgaiak: Alleluya, Exsultate Jubilate (Mozart)
  • Eskaintza: Ave Maria (Schubert)
  • Jaunartzea: Maitia, nun zira? (Uruñuela)
  • Zeremoniaren amaiera: Canticorum Iubilo (Haendel)
  • Sinadurak: Ilargia (Ken Zazpi)
  • Irteera: All of me (John Legend)

Zein taldek jo du ezkontzan?

Oraingoan, zeremonia bitartean musika jartzeko aukeratu duten taldea biolin, organo eta soprano batek osatutako hirukotea izan da.

Biolinaren distira ahotsaren lirismoarekin batera, organoaren soinu inguratzailearekin, ezkontzetarako errepertorio zabala har dezakeen konbinazio bat.

San Inazioko organoa, elizaren oinaldean dagoen koruan dagoena, E. F. Walcker y Cia bat da. (1914) 28 jokokoak, eskuzko bi teklaturekin eta pedalarekin.

Garrantzitsua da bere jatorrizko egoeran kontserbatzeagatik, eta, beraz, Walcker etxe alemaniarraren tresnen adierazgarri.

Gerardo, organo-jotzaile titularrak, jo du.

Ana, sopranoa, eta Pedro Miguel, biolina, ere parte-hartu duteezkontzan.

Donostiako Loiolako San Inazio eliza

Donostiako Loiolako San Inazio eliza

Gros auzoaren bihotzean eraiki zen, Águeda Gros andreak doan laga zuen lursail batean.

Proiektua Jose Goikoak diseinatu zuen, Aldundiaren eraikina diseinatu zuen arkitekto bera, estilo neogotikoan.

Bere eraikuntza 1888an hasi zen, bere kapera 1897an inauguratu zelarik. Dorrea 1928ra arte inauguratu ez zen arren, Mandasko dukearen ondare bati esker.

Barruan, margolan bilduma bat aurki daiteke, non San Inazioren bizitzako eszenak agertzen diren.

Era berean, Mandasko Dukearen hilobi neorrenazentista ikus daiteke.

Gure zerbitzuetan interesa baduzu edo informazio gehiago behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Pozik hartuko zaitugu.

Utzi iruzkina