Ezkontza Miramar Jauregian, Donostia, 2016-10-01

Gaur Donostiako Miramar jauregian egindako ezkontza batean parte hartu dugu. Zehazkiago, Musika Aretoan, jauregiko gune nobleetako bat.

Donostian goiz euritsu baten ondoren, eguraldiak su-eten txiki bat eman digu ospakizunaren unerako. Badiaren ikuspegi paregabeez gozatu ahal izan dugu ospakizunaren lekura hurbiltzen ari ginela.

More...

Ezkontza Miramar Jauregian, Donostia

Zeremonia laburra izan da, oso ondo egituratua, eta gonbidatuen mintzaldiak mugatu dituzte. Tira, harira joan dira.

Hala ere, ez dute musika alde batera utzi nahi izan zeremoniaren zatirik garrantzitsuenetan.

Musika Aretoaren banaketa ez zen ohikoa, aulkiak aretoaren zabaleran jarri zituzten. Aukera hori, nire ustez, gehiago hartu beharko litzateke kontuan.

Ezkontzaren errepertorioa

Zeremoniarako aukeratu duten errepertorioa oso klasikoa izan da.

"Klasizismo" horretatik atera den obra bakarra, Mike Olfieldek The Killing Fields (Los gritos del silencio) filmerako idatzi zuen Pran 's theme senargaiaren sarrerarako aukeratutakoa izan da.

Vivaldiren musika jotzea nahi izan dute, emaztegaiaren zain dauden bitartean gonbidatuen egonaldia girotzeko.

Programa

Senargaiaren eta gonbidatuen sarrera: Pran's theme (Oldfield), Neguko largoa (Vivaldi), Udaberriko Allegro (Vivaldi)
Emaztegaiaren sarrera: Eztai-martxa (Mendelssohn)
Irakurketetan, hondokoa: Kanona (Pachelbel)
Irteera: Eztai-martxa (Wagner)

Taldea

Biolin bikotea aukera ezin hobea da espazio txikietarako edo aurrekontu doituetarako.

Gure moldaketei esker, erraz egokitzen da edozein errepertorio motatara. Izan ere, jatorrizko konposizio ugari ditugu taldearentzat, baita estilo guztietako musika moldaketak ere.

Kalitatezko talde bat, dotorea eta ekonomikoa... zer gehiago eska daiteke?

Gure zerbitzuetan interesa baduzu edo informazio gehiago behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Pozik hartuko zaitugu.

Utzi iruzkina