Tabakalerak, sorkuntza artistiko eta kulturalerako zentroa izateaz gain, ekitaldiak egiteko espazioak alokatzeko aukera eskaintzen du.
Oraingo honetan, Gipuzkoako enpresa nagusietako batek antolatutako ekitaldi korporatibo batean parte hartu dut.
Oso ekitaldi berezia izan da haientzat eta laburra baina bizia niretzat.
Bloga
Ezkontza Aldapeta Maria Ikastetxeko kaperan, 2024-03-16
Gaur Aldapeta Maria Ikastetxeko kaperan izan gara ezkontza baten elizkizunean parte hartzeko.
Denboraldiko lehen ezkontza zen, eta oso bizia izango dela agintzen du.
Hainbat emanaldi izan ditugu aurten, baina hiletetan izan dira.
Hileta elizkizunak Artzain Onaren Katedralean, 2024-02-17 eta 19
Egunotan, Donostiako Artzain Onaren Katedralean egindako bi hileta-elizkizunetan parte hartu dugu.
Bi agur izan dira eta zeremonia erlijiosoan musikari garrantzia eman nahi izan zaio.
Musika hori kontu handiz aukeratu dugu zeremonien izaera erlijiosoa errespetatzeko.