Ospakizun zibiletarako errepertorioa

Ospakizun erlijiosoek ez bezala, zibilek ez dute egitura irmo bat izaten. Beraz, ofiziantearen eta gonbidatuen parte hartze kopurua aldatu egiten da ospakizun batetik bestera.
Ospakizun zibiletarako errepertorioa zabalagoa da, ez baitago musika mota bati lotuta, eta hortaz, ezkonkideen gustuetara molda daiteke.
Ospakizun erlijiosoetan jotzen diren piezak, zibiletan ere jo daitezke, nahiz eta normalean ez diren jotzen.
Pieza erlijiosoez gain, beste motako obrak jo daitezke: erromantikoak, pop-rock, filmetako musikak, euskal musika, etab.
Errepertorio klasikoagoa ere aukera daiteke: Mozart, Schurbert, Tchaikovski…
Ospakizun zibileterako errepertorioa
- Aerosmith I don`t want miss a thing
- J. Lennon Imagine
- H. Zimmer Now We Are Free (Gladiator)
- B. Lertxundi Nere herriko neskatxa maite
- J. Pachelbel Canon
- Ch. Perri A thousand years
- Metallica Nothing Else Matters
- J. Lennon - P. McCartney Let it be
- E. Morricone Gabriel´s oboe
- G. F. Haendel La Rejouissance
- Coldplay Viva la vida
- Le cirque du solei Alegría
Errepertorioa aukeratzerakoan, ezkonkideen gustuak hartu behar dira kontuan, beraiek nahi duten giroa sor dadin (alaia, serioa, intimoa…).
Gure errepertorioaren zabaltasunari esker, une bakoitzerako musikarik egokiena aukeratzen dugu.