W.A. Mozart: Re minorreko REQUIEM-a, K.V. 626
P. LICHTENTHAL-en laukoterako transkripzioa
Guztiok ezagutzen dugu Mozart-en Requiema bere jatorrizko bertsioan, konpositoreak idatzitako hemeretzigarren eta azken meza, hura amaitu baino lehen hil zen. Halaber, bertsio interpretatuena Süssmayr bere ikasleak amaitu zuena dela nabarmengarria da, Mozart-en adierazpenei jarraituz eta zirriborratuta utzi zituen ideiak garatuz.
Hemen aurkezten dugun proiektua hari laukoterako Requiemaren transkripzioa da, Peter Lichtenthal Doktoreak eginda. Mediku kroaziar hau musikari zale ona izan zen Mozart familiarekin adiskidetasuna trabatzera heldu zuen, konpositoreari buruzko bi liburukitako saiakera bat ere egin zuen, lan batzuk osatzeaz gain. Süssmayr ediziotik aurrera, Lichtenthal-ek hari-laukoterako Requiemaren murriztapena egin zuen, oso gogobeteko emaitza lortuz.