Biolina eta organoa Santa Maria Basilikan, 2022-06-04

Biolin eta organoz osatutako talde batekin egon gara Donostiako Koruko Andre Mariaren Basilikan ospatutako ezkontza batean.

Beste batzuetan esan dugun bezala, tenplu hau gure eszenatoki gogokoenetako bat da. Bere akustika ondo ezagutzen dugulako eta, batez ere, etxean bezala gaudela sentitzen dugulako.

Askotan jo dugu hemen eta beste makina bat emanaldi izango dugu zain.

Irakurri gehiago...

Abesbatza, sopranoa eta organoa Donostiako San Bizente elizan, 2022-03-05

Abesbatzak, soprano bakarlariarekin eta organoaren akonpainamenduarekin batera, 2022ko ezkontza-denboraldiari hasiera eman dio.

Denboraldi hau lanez gainezka dago. Era berean, oso interesgarria izango da, askotariko talde eta estiloekin lan egingo baitugu.

Ilusio handiarekin egingo diogu aurre urte honi, eta, batez ere, egiten dugun guztian normaltasuna lagun izango dugulakoan.

Irakurri gehiago...