Laukotea Donostiako San Pedro elizan, 2019-08-29

Gure soka laukoteak ez du atsedenik hartzen, Támara de Camposen kontzertuaren ondoren Donostian jo behar izan dugu.

San Pedro elizara joatean, urtean hiru egunetan bakarrik ikusten den portuan kolore batekin egin dugu topo.

Izan ere, gaur zen Kontxako Banderarako sailkatzekoa.

Kamiseta horiak, berdeak, urdinak, arrosak eta moreak portua kolorez betetzen zuten...

Eta beltzez jantzitako lau musikari... egiten zuen beroarekin!

Irakurri gehiago...

Hari-hirukotea Donostiako San Inazio elizan, 2019-08-17

Gaur zeremonia erlijioso batean jo dugu gure hari-hirukotearekin.

Donostiako Gros auzoko Loiolako San Inazio elizan izan da.

1897an inauguratu zen, eta Águeda Gros andereak laga zituen lurretan eraiki zuten. Tomás Gros jaunak eman zuen eraikitzeko behar zen harria.

Jose Goicoak zuzendu zuen proiektua.

Barruan, E.F. Walcker y Cia organoa nabarmentzen da. (1914) bere jatorrizko egoeran mantentzen dena.

Irakurri gehiago...