Asteburu bizi eta askotarikoa, non 3 ezkontza ezberdinetan parte hartu dugun.
Donostian, Azpeitian eta Orion izan gara 3 zeremonietan musika jartzeko, horietako bi zibilak eta bat erlijiosoa.
Era berean, gure emanaldi bakoitza errepertorio eta talde ezberdin batekin izan da. Horrela, kontratatu gaituzten bikoteen eskakizunetara eta ezkontza bakoitzaren ezaugarrietara egokituko gara.
Zeremonia zibila
Hari-laukotea, zure ezkontzan musika jartzeko
Musika zure ezkontzan jartzeko hari-laukote bat kontratatzea aukera originala eta dotorea da. Gainera, errepertorioari dagokionez sekulako aukerak ditu. Ez bakarrik obra klasikoekin, baita herri musika moldaketekin edo arinagoekin ere.
Talde instrumental bat, zeremonian lagunduko dizuna, zibila edo erlijiosoa izan, edo gonbidatuei oturuntzaren aurretik edo bi unetan eskainiko diezun ongietorri-koktelean.
Hemen gida txiki bat eskaintzen dizugu, hari-laukote batek zer den eta zer eskain diezazukeen pixka bat gehiago ezagutu dezazun.