Ezkontzak Getarian eta Donostian, 2017-06-03

Egun bizia gaurkoa, bi ezkontzetan parte hartu baitugu.

Bigarrena partida bikoitzagatik, hirukoitza, atzoko Chillida-Lekuko ekitaldia kontatzen badugu.

Pozgarria da musikari garrantzi handia ematen zaion ekitaldietan parte hartzea. Gaur, bi ezteietako ezkongaiek musika bereziki zainduta egoteko interes handia erakutsi dute.

Ziur aski horregatik kontatu izan dute gurekin.

Irakurri gehiago...

Sotto Voce laukotea Urnietan, 2017-05-24

Sotto Voce laukoteak gaur Urnietan izan duen emanaldia originala izan da zentzu askotan.

XIII. On Manuel Antonio Antia literatur lehiaketako sari banaketa zen

Urnietako Udalak antolatutako ekitaldia, Sarobe arte eszenikoen zentroan egin dena eta Anjel Alkain ezagunak aurkeztu duena.

Honaino ez da ezer normala, ezta?

Izan ere, gaiaren originaltasuna, guretzat behinik behin, dantzari-talde bati bere emanaldian laguntzea izan da, interpretatutako errepertorioaz gain.

Baina gauza gehiago egon dira...

Irakurri gehiago...

Kontzertua Donostiako San Telmo Museoan, 2017-05-18

Sotto Voce hirukoteak kontzertua eskaini du Donostiako San Telmo Museoan.

San Telmo Museoaren Lagunen Elkarteak antolatu du kontzertua Museoen Nazioarteko Eguna dela eta.

Ez da ohikoa izaten talde honekin kontzertuak eskaintzeko aukera izatea. Hala ere, jatorrizko errepertorioa askotarikoa eta interesgarria da.

Guretzat programa ez oso ezaguna baina erakargarria eskaintzeko aukera izan da.

Irakurri gehiago...

Ezkontza Hondarribiko Alameda jatetxean, 2017-04-29

Ezkontza batean jotzen dugunean, daukagun onena ematen dugu.

Kontziente gara musikak zeremonia batean duen garrantziaz, ezkongaientzat eta gonbidatuentzat esan nahi izan dezakeenaz.

Eta ezkongaiak musikariak badira, musikak garrantzi handiagoa hartzen du. Ekitaldiaren funtsezko parte bihurtzen da.

Baina gainera ezkongaiak gure lagunak badira... ezkontza horretan musika jartzea askoz ardura handiagoa bihurtzen da, eta, batez ere, poz handia.

Irakurri gehiago...

Laukotearen bideo berriak ezkontzetarako eta ekitaldietarako

Ezkontza eta ekitaldietarako gure laukotearen bideoak grabatu eta argitaratzea, batez ere, gure bezeroen bidez jaso dugun eskaerari zor zaio.

Lehendik ere bagenituen hainbat proiektu sustatzeko bideo batzuk, baita zuzeneko emanaldien bideo batzuk ere.

Baina irudi eta soinu kalitate minimoa duten sareko grabazioen eskasiak, alderdi musikalean ez sartzeagatik, harizko laukotera egokitu dugun kantu aukeraketa txiki bat grabatzera eraman gaitu.

Logikoa denez, horrelako emanaldietarako berariazko errepertorioa eta gure eskaintza artistikoetarako duguna desberdinak dira. Hala ere, ikus dezakezuenez, obra batzuk bi errepertorioetan sar daitezke.

Irakurri gehiago...