Ezkontzak Donostiako Koruko Andre Mariaren Basilikan, 2017-08-18 eta 19

Aste honetan, Donostiako Koruko Andre Mariaren Basilikan egindako bi ezkontzatan parte hartu dugu.

Donostiako Aste Nagusiko azken txanpan, gure hiriaren bihotzean lan egitea egokitu zaigu.

Ostegunean, hilak 17, Bulebarrean eskainitako tango kontzertuarekin hasi zen, gure aurreko post-ean jada aipatu genuen ekitaldiarekin.

Oraingo honetan, gure emanaldia izan da bi ezkontzatan, ostiralean 18an eta 19an, larunbatean. Biak 12:00tan.

More...

Ezkontzak Donostiako Koruko Andre Mariaren Basilikan, 2017-08-18 eta 19

Aste honetako gure bi ezkontzak

Bi zeremonia oso desberdin, elkarren artean zerikusi gutxi zuten talde eta errepertorioekin.

18a ostiraleko zeremonia 

Gure lehen ezkontza intimoa izan da.

Oso gonbidatu gutxi, baina oso parte-hartze aktiboarekin zeremonian... eta horren ondoren, non pasadizoak bata bestearen atzetik gertatu diren.

Errepertorioa

  • Ezkongaien sarrera: Kanona (Pachelbel)
  • Irakurgaiak: Beautiful Dreamer (Foster)
  • Eraztunen ondoren: Rondeau (Purcell)
  • Jaunartzea: Aria de la Suite en Re (Bach)
  • Sinadurak: Serenata (Toselli), Adagio (Mozart)
  • Irteera: Canticorum Jubilo (Haendel)

Sinaduretan zehar interpretatu ditugun lanak ez zeuden programatuta, baina une hau familia argazkiekin luzatzen denez, gure musikarekin batera egitea erabaki dugu.

Gonbidatuek eskertu diguten detailea izan da.

Taldea

Aukeratu den taldea biolin bikotearena izan da.

Nahiz eta, prinzipioz, Basilikan jotzeko talde txiki bat izan litekeen, konbinazio instrumental honen aukeraketa oso egokia izan da.

Olatz eta Pedro Miguel, aldarearen ondoan kokatu gara, zeremonian erabat integratuz.

Horrekin, ospakizun honek izan duen izaera maitagarria indartzen lagundu dugu.

Talde honetarako ditugun moldaketek kalitate maila oso altua duen edozein errepertorio eskaintzeko aukera ematen digute.

Larunbateko, 19a, ezkontza

Larunbatean ospatutako ezkontza hau aurrekoaren guztiz bestelakoa izan da.

Gonbidatu asko Basilikan eta solemnitate handia zeremonian.

Errepertorioa

Interpretatutako errepertorioa eklektikoa izan da.

Estilo aniztasuna, baina oso interes bereziarekin Espainiako musikan.

  • Senargaiaren sarrera: Hallelujah (Cohen)
  • Emaztegaiaren sarrera: Aranjuezeko kontzertua (Rodrigo)
  • Ezkontza erritoaren ondoren: Nessun Dorma (Puccini)
  • Eskaintza: Ave Maria (Schubert)
  • Jaunartzea: Xalbadorren heriotzean (Lete) eta Dúo de las flores (Delibes)
  • Ekitaldiaren amaiera: Salve Rociera (Pareja)
  • Sinadurak: Carros de fuego (Vangelis)
  • Irteera: Entre dos aguas (Paco de Lucia)

Taldea

Organo, biolin eta sopranoz osatutako hirukotea izan da, beste behin ere, zeremonian musika jartzearen arduraduna.

Ez da erraza izan errepertorioa talde honetara egokitzea.

Obra batzuek gitarra bat behar zuten interpretatzeko. Baina egindako moldaketekin, bertsio politak eta originalak eskaini ahal izan ditugu.

Gerardok handitasuna eman dio Carros de Fuegori, eta Pedro Miguelek Entre dos aguas-eko izpiritua biolinera eraman du, Anak, berriz, bereziki Nessun Dorma-ri.

Gure zerbitzuetan interesa baduzu edo informazio gehiago behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Pozik hartuko zaitugu.

Utzi iruzkina