Donostian egindako bi ezkontzatan aritu naiz jotzen, nire biolin elektrikoarekin.
Bi toki oso ezberdinetan izan da, baina biak edertasun paregabearekin.
Nobu hotela eta Itxasbide finka bi kokapen pribilegiatutan daude, eta bista paregabeak dituzte.
Nobu hotela Miramar jauregira daraman aldapan dago.
Zeremonia erligiosoa Nobu Hotelean
Bost izarreko hotel txiki honetako suite bateko terrazan ospatutako zeremonia erlijiosoa izan da.
Nire biolin elektrikoarekin eta bozgorailu txiki batekin, ezkongaiek aukeratutako errepertorio bat interpretatu dut.
- Emaztegaiaren sarrera: Oceans (Hillsong UNITED)
- Irakurgaia: Hallelujah (L. Cohen)
- Botoen ondoren: Praise (Elevation Worship)
- Amaiera: Viva la vida (Coldplay)
- Tarta moztea: A Thousand Years (C. Perri)
Aire zabalean ospatu arren, eraman dudan soinu-ekipo txikia nahikoa izan da biolin elektrikoa eta grabatutako oinarriak ezin hobeto jotzeko.
Asko gozatu dugu eguraldi onaz, bista zoragarriez eta baita eztei tarta zati batez ere.
Jada ez da ezkontzarik egiten Itxasbide etxaldean, eta lastima da.
Etxaldea ikusgarria da, eta dituen ikuspegiak, ikusgarriak.
Biolin elektrikoa Itxasbide finkan
Gaurkoa salbuespena izan da, eta etxaldearen beheko aldean egindako zeremonia zibil batean eta goiko aldean izandako koktelean jo dut.
Zeremonian, Sonokandoko nire lagunek mikrofonoak eta biolin elektrikoa sonoritzatu dituzte.
Ezkongaiek errepertorioa pertsonalki aukeratu dute.
- Senargaiaren sarrera: Cant’t Help Falling In Love (E. Presley)
- Emaztegaiaren sarrera: A Thousand Years (C. Perri)
- Sorpresa: YNCA (The Village People)
- Botoen irakurketa: River Flows In You (Yiruma)
- Irteera: Marry You (B. Mars)
Gonbidatuen sarreran zehar gai lasaiak jotzen aritu naiz.
Emaztegaiaren atzerapenagatik gehiegi luzatu den unea izan da.
Eskerrak ordu batzuetarako errepertorioa daukadan…
Cocktailean, nire biolin elektrikoarekin abesti animatuagoak interpretatu ditut.
Oso harrera ona izan duen errepertorioa eskaini dut.
Pertsonalki, asko gozatu dut Igeldo mendiaren magalean ezkutatuta dagoen leku zoragarri hau berriro bisitatzen.