Biolin bakarlaria zeremonia zibilean Donostian, 2021-10-28

Biolin bakarlari batek jarri dio musika parte hartu dugun zeremonia berezienetako bati.

Leku ikusgarrian ospatutako elopement wedding bat, non denborak amaiera bikaina eman dion gertaerari.

Loretopean dagoen begiratoki txikia aukeratu dute ospakizunerako, ia Donostiako badiako ura ukituz.

More...

2021-10-28 biolin bakarlaria Sotto Voce

Ezkontza eta bere prestaketa guztiak Leirek, 20eventos-eko wedding planner-ak antolatu ditu.

Leire destination wedding-etan espezializatu da. Ezkontza horietan Donostiatik kanpoko ezkongaiek gure hiria aukeratzen dute ezkontzeko.

Gainera, goranzko joera handienetako bat leku berezietako ezkontza intimoena da, elopement wedding-ena.

Gaurkoa ezkontza horietako bat izan da, Conner eta Kenzie Amerikako Birjina Uharteetatik Donostiara etorri dira ezkontzeko.

Eta, horretarako, ametsezko kokaleku bat aukeratu dute, Kontxako hondartzaren eta Ondarretako hondartzaren artean.

Ikuspegi ezin hobeak dituen leku hau Endaneako gure lagunek kontu handiz apaindu dute.

Egun batzuetan euria egin ondoren, eguraldia ere batu da ospakizunera.

Biolin bakarlaria elopement wedding baterako

Ezkongaiak, bi gonbidatu eta ofiziogilea, argazkilariaz gain.

Biolin bakarlari bat nahikoa izan da bertaratuen zerrenda osatzeko.

Errepertorioa ezkongaiek eurek aukeratu dute eta honako hau izan da:

  • Sarrera: Bless the Broken Road (R. Flatts)
  • Ezkontza-botoen bitartean: A Thousand Years (C. Perri)
  • Irteera: Can't Help Falling In Love (H. Peretti)

Bi "klasiko", Christina Perriren abestia eta Elvis Presleyk hilezkortu zuena.

Gainera, lehen aldiz interpretatu dugu Rascal Flatts-en kantua.

Baina, gure bertsioak are gehiago hobetzeko, piano akonpainamenduarekin grabatutako base bat sartu dugu.

Horretarako, kalitate handiko musika-ekipo txiki bat erabili dugu.

Beste behin ere, Olatzen laguntza oso garrantzitsua izan da.

Gure zerbitzuetan interesa baduzu edo informazio gehiago behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Pozik hartuko zaitugu.

¿Lo compartes?
Tweet about this on Twitter
Twitter
Share on Facebook
Facebook

Utzi iruzkina