Biolin eta gitarra bikotea Mirador de Ulia-n, 2025-06-06

Biolin eta gitarra bikotea Donostiako Mirador de Ulía jatetxean izan da ezkontza batean musika jartzeko.

Talde honen lehenengo emanaldia izan da eta ezin gara pozago egon.

Ezkontzako bi unetan parte hartu dugu, zeremonian eta cocktail garaian.

2025-06-06 violín y guitarra

Ekitaldia Mirador de Ulía jatetxeko lorategietan izan da


Ezkontza-zeremonia

Amaia eta Desmond ezkongaiek aukeratutako errepertorio bat interpretatu dugu.

  • Gonbidatuen sarrera: All You Need Is Love (The Beatles)
  • Senargaiaren eta segizioaren sarrera: Canon (J. Pachelbel)
  • Emaztegaiaren sarrera: A thousand Years (Christina Perry)
  • Irteera: Dog Days Are Over (Florence The Machine)

Errepertorio askotarikoa eta oso pertsonalizatua.

Biolin eta gitarra bikoterako moldaketak guk egin ditugu horretarako.

Gure anplifikazio-ekipoa eraman dugu, kanpoan ezin hobeto entzun ahal izateko.

Cocktailerako musika

Cocktaila girotzeko, gure biolin eta gitarra bikotea jatetxeko terrazara joan da.

Soinuaren anplifikazioa zeremonian baino handiagoa izan da, giro-zarata ere handiagoa zelako.

Askotariko errepertorioa interpretatu dugu, besteak beste, Wildest Dreams, Fly me to the moon, Here Comes The Sun eta Halo.

Iberoamerikako eta Espainiako musika herrikoia ere jo dugu.

Gure biolin eta gitarra bikotea

Pedro Miguel Aguinaga biolinista donostiarrak eta Leonardo Alonso gitarrista argentinarrak osatzen dute taldea, eta edozein ekitaldiren arrakasta bermatzen duen kalitatea eskaintzen du.

Duela pare bat urte tangoak jotzen ezagutu genituen bi musikari, bikote bezala primeran egokitu garenak.

Errepertorio zabala dugu: musika klasikoa, pop-rocka, musika iberoamerikarra eta musika espainiarra.

Errepertorio osoaren konponketak egiten ditugu eta parte hartzen dugun ekitaldiak soinuztatzeko baliabide tekniko nahikoak ditugu.

Oso esperientzia aberasgarria izan da eta laster errepikatzea espero dugu.

Gure zerbitzuetan interesa baduzu edo informazio gehiago behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. 
Pozik hartuko zaitugu.

Utzi iruzkina