Blog

Sotto Voce laukotea Mª Cristina hotelean, 2018-05-10

Gure laukoteak berriro bisitatu du Donostiako Maria Cristina hotela.

Ch. Mewes-ek diseinatua, Madrilgo Ritz hotela eta Parisekoa diseinatu zituen arkitekto bera, La Belle Epoque estilo bereizgarrian eraikita dago.

Gertaera honek, hasieratik, hotel hau, goi mailako gizartearen ostatu gogokoena bihurtu zuen, ordutik, luxuari lotua zegoelarik.

Eta hain zuzen ere kontzeptu hori izan da gaur establezimendu bikain honetan jardutera eraman gaituena.

Irakurri gehiago...

Zeremonia zibila Donostiako Miramar Jauregian, 2018-05-04

Gaur Donostiako Miramar jauregian egindako zeremonia zibil batean parte hartu dugu.

Eguraldia gutxitik gehiagora joan den goiz batean izan da. Zeremoniaren irteeran eguzki distiratsuaz gozatzeko aukera izan dugu, eta horri esker, Donostiako Badiaren ikuspegi bikainez gozatu ahal izan dugu.

Hala ere, gure lehen gozamena Jauregiko Musika Aretora sartu eta dekorazio bikain batekin aurkitzea izan da.

Irakurri gehiago...

Jacako Katedralean ezkontza… eta Panticosara itzuli! 2018-04-28

Gaur Jacaraino joan gara ezkontza batean jotzeko.

Bidaia polit honek katedral ikusgarria bisitatzea ahalbidetu digu, Espainiako lehen erromanikoaren eraikin garrantzitsuenetako bat.

Santiagoko katedralarekin batera eraikitzen hasi zen tenplua, Antso Ramirez erregearen aginduz.

Hala ere, tenplu honen edertasunaz gozatu arren, ez da ahaztu behar gure bidaia lanekoa izan dela. Tira, neurri batean...

Irakurri gehiago...

Zeremonia zibila Tolosako Udaletxean, 2018-03-24

Gaur Tolosara hurbildu gara udaletxeko Osoko Bilkura Aretoan egindako zeremonia zibil batean jotzeko.

Gogotsu sartu gara udaberrian, orduan hasten baita benetako ezkontza denboraldia.

Eta, ezin bestela izan, eguraldi ona lagun izan dugu. Oraindik negu luze honetako hotzarekin jarraitzen badugu ere, euriak su-eten bat eman digu zeremonia garaian.

Primerako giroa Tolosan: Azoka eguna, Dantzari Txiki Eguna eta Ardo Txuri Festa izan dira, eta Gipuzkoako herri horretako kaleak gainezka egotea bultzatu dute. 

Irakurri gehiago...

Zeremonia erlijioso eta koktelerako hirukotea. Donostia, 2018-03-09

Ezkontzetarako hirukotea, soprano, biolin eta organoarekin osatutakoa, eta gure hari-hirukotea izan dira Miren eta Iñigoren ezkontzan musika jarri duten taldeak.

Ezkontza batean, asko gustatzen zaizkigun bi kokaleku donostiarretan egoteko aukera izan dugu; Loiolako San Inazio elizan eta Monte Igueldo hotelean.

Bi kokapen, bi talde eta guztiz ezberdinak diren bi zerbitzu: zeremonia eta koktela.

Irakurri gehiago...

Erlijio-zeremonia Donostiako San Inazio elizan, 2018-02-26

Donostiako Loiolako San Inazio elizako aldarean egindako zeremonia intimo bat izan da gure urteko lehen ezkontza.

Urte honetan, lan handia egin da; kontzertuak, zeremonia erlijiosoak, zibilak eta ekitaldiak, guztien buruzko informazio zehatza emango dizuegu.

Oraingo honetan ezkontza honetaz hitz egingo dizuet, non biolin batek eta biolontxelo batek osatutako talde batekin parte hartu dugun.

Irakurri gehiago...