Blog

Haizeak & Harriak kontzertua Irunen, 2016-10-30

Joan den irailean Donostian eskaini genuen Haizeak & Harriak proiektuaren lehen kontzertuaren ondoren, berriro egiteko aukera izan dugu Irunen.

Junkaleko Andre Mariaren elizan izan da. XVI. eta XVII. mendeen artean Errenazimentu garaian bete-betean eraikitako eliza da, antzinako eta euskal gotikoaren elementuak nahastuz.

Bere barruan, Junkaleko Ama Birjinaren irudia dago. Ziurrenik Gipuzkoako zaharrena, XII. mendekoa.

Irakurri gehiago...

Haizeak & Harriak kontzertua Donostian, 2016-09-16

Haizeak & Harriak proiektuaren ernamuina urteetako ikerketa eta elkarrizketa askoren emaitza da, gaurko egunean argia ikusi duen kulturen arteko errezitaldi bati forma emateko.

Asko ziren proposamen artistiko hau aurrera eramatea zaildu zezaketen faktoreak, baina egindako lana erabakigarria izan da oztopo horiek gainditzeko.

Profil ezberdineko hiru musikari, baina bagaje profesional zabala dutenak, izan gara hurrengo jarraipen bat izango duen fusio honen egileak.

Irakurri gehiago...

Sotto Voce hari-laukotea Frómistan, 2016-08-21

Sotto Voce hari-laukoteak kontzertua eskaini du Fromistan, Palentzian.

Tourseko San Martin eliza erromanikoa aukeratu dute antolatzaileek Mozarten Requiemaren gure bertsioa eskaintzeko Palentziako Probintzia Musika Jaialdiaren programazioaren barruan.

Programa zorrotza da laukotearentzat, baina publikoari aukera ematen dio Salzburgeko konpositorearen lan hilezkorraz oso bestelako ikuspegia izateko.

Irakurri gehiago...

Ezkontza Igeldoko Itxas Bide finkan, Donostia, 2016-08-20

Itxas Bide finkan izan gara gaur, ezkontza batean jotzeko. Igeldon dagoen finka bat, itsasorako bista paregabeekin.

Gonbidatuek eurek egindako zeremonia zibil bat da, non musika parte garrantzitsua izan den.

Gure esku-hartzea ez da zeremoniara mugatu. Cocktail eta zeremonia leku berean egiten zirela kontuan hartuta, gure musikak bi ekitaldiak lotzeko balio izan du.

Irakurri gehiago...

Ezkontzak Donostian, Lourdes Txiki eta Satrustegi Dorrea, 2016-07-30

Gaur uztaila itxiko dugu, Donostian egindako bi ezkontzatan parte hartuz.

Bi ezkontza, bi zeremonia erlijiosoak, ordutegian ia bat datozenak eta oso gertuko lekuetan gertatu direnak.

Lehenengoa Lourdes Txiki santutegian izan da. Donostiar askorentzat ezezaguna den Igeldoko txokoa.

Bigarrena Satrustegi Dorrean egin da. Donostiako kokagune pribilegiatuenetako batean dagoen jauregitxo bat.

Irakurri gehiago...