Blog

2018, jarduera handia eta berrikuntza batzuk Sotto Voce-rentzat.

Atzean utzi berri dugun urte hau lan andikoa izan da Sotto Vocerentzat.

Etenik gabeko jarduera izan dugu, urte osoan zehar zabaldu dena.

Jakina, eta aurreko ekitaldietan bezala, egindako lanaren eta lortutako emaitzen azterketa egiteko premian ikusten dut neure burua.

Sarrera honetan irakurriko duzuena joan den denboraldi honetako nire balorazio pertsonalak eta nire gogoeten emaitzak dira.

Irakurri gehiago...

Hileta Zumaiako San Pedro elizan, 2018-12-24

Zumaiako San Pedro Apostoluaren elizan egindako hileta elizkizuna izan da gaur Sotto Vocek izan duen jarduera.

Gipuzkoako hiribilduaren alde zaharrean kokatua, XIII. mendeko eliza gotikoa da.

Gotorleku itxurarekin, toki estrategiko batean kokatua dago, bere jatorrian defentsa lan bat bete zuela suposarazten duena.

Bere erretaula, Monumentu Nazional izendatua, tenpluaren barnean nabarmentzen da.

Irakurri gehiago...

Zeremonia Loiolako Basilikan, Azpeitian. 2018-12-22

Azpeitiko Loiolako Basilika izan da gure urteko azken ezkontzaren eszenatokia.

Santutegiaren eraikinaren erdiko zatia eskailera handi baten bidez iristen da bertara.

Barroko estilokoa, hogei metroko diametroa duen kupula ikusgarria du. Bere aldare nagusian, churrigueresko estilokoa, Loiolako San Inazioren zilarrezko estatua nabarmentzen da, 1758an Caracaseko Errege Konpainia Gipuzkoarrak eskainia.

Irakurri gehiago...

Filmen musika kontzertua Donostian, 2018-12-02

Eliza batean filmetako musikarekin kontzertu bat eskaintzea ez da ohikoena, baina ezta erokeria ere.

Publikoa musika entzutera hurbiltzea da gure helburu nagusia, baina gainera organoa eta beste instrumentu batzuekin batera dituen aukerak hurbilagotik ezagutzen baditu, motibazio plus bat da guretzat.

Horregatik sortu zen proiektu hau, jende askok organotik duen "musika liturgikoaren" kontzeptutik urrun musika ezaguna duen programa bat entzuteko aukera emateko.

Irakurri gehiago...

Biolin bakarlaria Donostiako Udaletxean, 2018-11-10

Biolina izan da aurtengo azken ezteietako bateko instrumentu protagonista.

Eguraldi ona lagun izan dugu Behobia-Donostia lasterketaren bezperako goizean.

Gaur Donostiako Udala bisitatzea tokatzen zitzaigun, bere Osoko Bilkuren Aretoan jotzea beti da poztekoa.

Hasteko, areto zoragarri honen arkitektura edergarria izan da duela urte gutxi egin zitzaion zaharberritzearekin.

Eta, gainera, akustika bikaina duen espazioa da, gure instrumentuen onena eskaintzeko aukera ematen duena.

Irakurri gehiago...