Soprano, biolin eta organo hirukotea Andre Mariaren Basilikan, 2019-06-28

Gaur berriz ere ezkontza batean parte hartu dugu, soprano, biolin eta organoaz osatutako gure hirukotearekin izan da.

Oraingo honetan, Donostiako Alde Zaharrean dagoen Koruko Andre Mariaren Basilikan egindako elizkizuna zen.

Primeran ezagutzen dugun eliza bat, bertan maiz jarduten baitugu.

More...

Soprano, biolin eta organo hirukotea Andre Mariaren Basilikan

Gaurko ezkontza Sunday Atelierreko Virginiak eta Edurnek antolatu dute.

Niamh eta Semus, ezkongaiak Irlandatik etorri dira Donostian ezkontzera.

Aurten baino egun beroagoak izan dituzte. Nahiz eta gaur, zorionez, tenperatura atseginagoaz gozatzeko aukera izan dugun.

Ingelesez egindako zeremonia izan da, eta bertako hainbat ereserki tipiko interpretatu ditugu.

Errepertorioa

  • Gonbidatuen eta senargaiaren sarrera: Hornpipe, "Ur-musikakoa" (G.F. Haëndel)
  • Emaztegaiaren sarrera: Eztai-martxa (F. Mendelssohn)
  • Irakurgaiak: Hallelujah (L. Cohen)
  • Eskaintza: Panis Angelicus (C. Franck)
  • Jaunartzea: Amazing Grace (J. Newton) eta How Great Thou Art
  • Sinadurak: There Is An Isle eta Trumpet Voluntary (J. Clarke)
  • Irteera: Viva la vida (Coldplay)

Esan dudan bezala, ingelesez abestutako ereserki erlijiosoek presentzia garrantzitsua izan dute gaurko errepertorioan.

Amazing Grace, segur aski munduan gehien kantatzen den ingelesez idatzitako ereserki kristaua, eta How Great Thou Art, Suediako doinu tradizional batean eta Carl Bobergen poema batean oinarritua, izan dira jaunartze garaian abestutako ereserkiak.

Emaztegaiaren berariazko eskaera bat izan da There Is An Isle abestia interpretatzea, bere lurraren jatorrizkoa izateagatik.

Gainontzeko zeremoniak oso errepertorio klasikoa izan du, irteera izan ezik.

Gure hirukotea pozik dago bere errepertorioa pieza berriekin zabaltzearekin.

Gure ezkontzetarako hirukotea 

Soprano, biolin eta organoaz osatua, ezkontzetarako gure hirukotea edozein zeremoniatarako arrakastaren bermea da.

Errepertorio zabala, interpretazioen kalitatea eta edozein ekitalditara egokitzeko aukera ematen digun esperientzia handia.

Basilikaren koruaren albo batean kokatu gara, eta bertan dago organoa, behin-behinean instalatuta, Cavaillé-Coll handia zaharberritu arte.

Gure zerbitzuetan interesa baduzu edo informazio gehiago behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Pozik hartuko zaitugu.

Utzi iruzkina