Ezkontza Hondarribiko Alameda jatetxean, 2017-04-29

Ezkontza batean jotzen dugunean, daukagun onena ematen dugu.

Kontziente gara musikak zeremonia batean duen garrantziaz, ezkongaientzat eta gonbidatuentzat esan nahi izan dezakeenaz.

Eta ezkongaiak musikariak badira, musikak garrantzi handiagoa hartzen du. Ekitaldiaren funtsezko parte bihurtzen da.

Baina gainera ezkongaiak gure lagunak badira... ezkontza horretan musika jartzea askoz ardura handiagoa bihurtzen da, eta, batez ere, poz handia.

More...

Ezkontza Hondarribiko Alameda jatetxean

Sotto Voce galaz jantzi da. Onenarekin joan gara, laukotearekin, bi lagunen ezkontza ospatzera.

Egun honetan parte hartzeko zortea izan dugu egiten dakiguna eginez, musika.

Ospakizunari egin diogun ekarpena bi zatitan banatu dugu, zeremonia eta koktela.

Ezkontzaren zeremonian musika

Ekitaldia Hondarribiko Alameda jatetxeko lorategian egin da. Gainera, eguraldi bikainaz gozatzen.

Ez gara bakarrak izan musika jartzen. Abesbatza bat, tronpeta bat eta tronboi bat ere izan dira.

Ezkongaien sarrerarekin batera, norvegiar ezkontzako martxa bat egon da, Sommerroren Brureslatt. Ekitaldian parte hartu dugun musikari guztiek interpretatua.

Ezkontzaren erritua baino lehen, denok batera jo dugu berriro. Oraingoan Madinaren Aita Gurea.

Une hunkigarriena, dudarik gabe, Jone emaztegaiak Oskarri abesbatzarekin batera Te quiero abestia abestu duenean izan da.

Sinaduren unean laukotea izan da Benito Lertxundiren Nere herriko neskatxa maite eta Christina Perriren A Thousand Years interpretatu dituena.

Irteerarako zerbait klasikoagoa jo dugu, Haendelen La Rejouissance.

Laukotea koktelean

Gune berean ospatu dela aprobetxatuz, koktelaren hasiera girotu dugu.

Askotariko musika,  Joplinen Country Club, Coldplayen Viva la vida, Bésame mucho boleroa, Tronu jokoaren musika, Por una cabeza tangoa... eta kito.

Noski, gure lagunak dira, eta cocktail-az gozatzera gonbidatu gaituzte.

Ardo batzuk, garagardo batzuk... eta etxeko pintxo zoragarri batzuk.

Laukoteaz, gutaz eta gure lagunez gozatu dugu.

Gaurkoa ezkontza berezia izan da.

Ezkontza Hondarribiko Alameda jatetxean

Gaur Oskar eta Jone ezkondu dira.

Zorionak!

Gure zerbitzuetan interesa baduzu edo informazio gehiago behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Pozik hartuko zaitugu.

Utzi iruzkina