
Ezkontzetarako Sotto Voce hirukotea
Soprano, biolin eta organoz osatuta, gure ezkontzetarako Sotto Voce hirukotea elizkizunetarako talde aproposena da, moldaerraztasun handiarekin edozein errepertorioari heltzeko.
Gure errepertorioa
Gure ezkontzetarako hirukotearen errepertorioa, Sotto Voceko beste talde guztiena bezala, oso zabala da eta lerro gutxitan laburtzeko oso zaila da.
Zerrenda honetan ez dagoen obraren bat jotzea nahi baduzu, zalantzarik gabe eskatu. Lortzen eta gure taldearentzat moldatzen saiatuko gara.
Eta ospakizun zibila bada?
Gurekin ere kontatu dezakezu.
Logikoki, ospakizun mota hauek ez dira eliz batean egiten. Beraz, ez da organorik egongo.
Kasu hauetarako piano eramangarria dugu eta honekin edozein tokian jo dezakegu.
Halaber, ospakizun zibiletarako hirukotearen errepertorioa eta elizkizunetarako duguna ezberdinak dira.
Ezkontzetarako Sotto Voce hirukotea, nortzuk gara
Ana Salaberria
Donostiako Orfeoiko sopranoa, bere eskola nagusia erakunde honetan orkestra eta zuzendari hoberenekin gauzatzeko aukera izan duen errepertorioari esker.
Bere ibilbiean zehar izen handiko irakasleekin hobetu du bere ahotsa eta hainbat grabaketa eta kontzertutan parte hartu du bakarlari bezala.
Donostiako Orfeoiko Antxon Ayestarán musika-tailerreko irakaslea, jarduera hau Musikeneko abesbatza pilotuan partaidetzarekin aldi berean egiten du, Gabriel Baltés irakaslearen gelan.


Pedro Miguel Aguinaga
Donostiako Francisco Escudero kontserbatorioko biolin irakaslea da.
2004tik Cuarteto Tango Querido taldeko kidea da. 2005ean Sotto Voce sortzen du bertako biolin nagusia izanez. 2009. urtetik Irungo Luis Mariano orkestrako kontzertinoa da.
Irungo Luis Mariano Lirika Elkarteko presidentea da.
Loreto Aramendi
Donostiako “Francisco Escudero” Kontserbatorioko irakaslea eta Koruko Amaren Bazilikako Cavaillé-Coll organoko (1863) organo-jotzaile titularra da.
Hainbat errezitaldi eskeintzen ditu halako herrialdetako nazioarteko jaialdietan: Espaina, EEBB, Japonia, Argentina, Ingalaterra, Italia, Belgika, Noruega, Alemania, Suiza, Frantzia, Holanda, etab.
