Eliza batean filmetako musikarekin kontzertu bat eskaintzea ez da ohikoena, baina ezta erokeria ere.
Publikoa musika entzutera hurbiltzea da gure helburu nagusia, baina gainera organoa eta beste instrumentu batzuekin batera dituen aukerak hurbilagotik ezagutzen baditu, motibazio plus bat da guretzat.
Horregatik sortu zen proiektu hau, jende askok organotik duen "musika liturgikoaren" kontzeptutik urrun musika ezaguna duen programa bat entzuteko aukera emateko.
More...

2015eko maiatzaren 2an, hilabete askoko prestaketaren ondoren, proiektu honetako lehen kontzertua eskaini genuen.
Donostiako Koruko Andre Mariaren Basilikan izan zen.
Gerora eskaini diren kontzertuetan bezala, publiko arrakasta izugarria izan zen.
Gaurko kontzertua ez da salbuespena izan, Amarako parrokia, Donostiako handienetakoa, gainezka zegoen.
Logikoa denez, programak filmen musikarekin duen eraginaz gain, kontzertu berean hainbat talde entzuteko aukera zegoen.
Kontzertua hasi aurretik lore sorta bat eman diote Ana Urcolari, musikari donostiar askoren lagunari, eta beti babestu izan ditu horrelako ekimenak.
Zalantzarik gabe, merezitako errekonozimendua.
Parte-hartzaileak
Bi abesbatzek parte hartu dute:
- Goratzar abesbatza, Olatz Eguiburuk zuzenduta.
- Ekintza txiki eta gazte abesbatza, Marina Lertxundik zuzenduta.
Parte hartu duten musikariak honako hauek izan gara:
Ana Salaberria sopranoa, Pedro Miguel Aguinaga biolinista, Jon Lizaso tronpa jotzailea, Asier Rodriguez perkusio jotzailea, Suzanna Guterl flautista eta Sarah Perarnaud pianista gaztea.
Organoan Loreto Aramendi egon da, proiektuaren arima nagusia.
Dominique Perarnaud ere aipatu behar da, bera arduratu baita filmetako zatien muntaketaz eta proiekzioaz.
Talde handia!
Filmak
- Metro-Goldwyn-Mayer
- Star Wars (John Williams)
- Superman (John Williams): Theme from Superman
- El padrino (Nino Rota)
- Días de vino y rosas (Henry Mancini)
- Titanic (James Horner)
- Mago de Oz (Txus di Fellatio)
- Dr. Zhivago (Maurice Jarre)
- La misión (Enio Morricone)
- El tercer hombre (Anton Karas)
- Ocean's Eleven – Claro de Luna (C. Debussy)
- Harry Potter (John Williams): Hedwig’s theme - Nimbus 2000 - Harry’s wondrous world
- Edelweiss - Sonrisas y lágrimas (Richard Rodgers - Oscar Hammerstein II)
- Moon River - Desayuno con diamantes (Henry Mancini)
- Amelie Poulin (Yann Tiersen): Amélie Poulin - La valse d’Amélie
- Piratas del caribe (Hans Zimmer)
- La danza de Zorba (Mikis Theodorakis)
- 20000 leguas de viaje submarino: Toccata y fuga en Re m (J.S. Bach)
- West Side Story (Leonard Bernstein)
- El rey León (Elton Jonh): Can you feel the love tonight - Hakuna Matata
- Juego de tronos (Ramin Djawadi)
- El señor de los anillos (Howard Shore): Prologue - Evenstar - In dreams - Gollum’s song
- New York, New York (John Cander - Fred Ebb)
- La lista de Schindler (John Williams)
- La la land (Justin Hurwitz)
- Los niños del coro (Bruno Coulais)
- Star Wars (John Williams): The Imperial March - Theme from Star Wars
Arrakasta erabatekoa izan da, publikoak gozatu egin du...
Eta guk oso ondo pasatu dugu.
Gure zerbitzuetan interesa baduzu edo informazio gehiago behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Pozik hartuko zaitugu.