Hari-bikotea Donostiako San Pedro elizan, 2020-09-26

Gure hari-bikoteak, biolinak eta biolontxeloak osatuak, musika jarri du Donostian egin den elizkizun erlijioso batean.

Bazirudien elementu guztiak gure kontra zeudela.

Eguraldi desatsegina, elizaren fatxada obretan eta ate ondoko zenbait hondakin...

Baina tenpluaren barruan dena aldatu da.

More...

2020-09-26 hari bikotea Donostian SOTTO VOCE

Izaera intimo eta familiarreko zeremoniari ez zaio falta izan ez pasadizorik, ez barrerik... noski, malkoren bat ere izan da.

Errepertorioa

Nerea eta Jonek, ezkongaiek, aukeratua, nagusiki musika modernoz osatua zegoen, Schuberten Ave Maria falta ezin zitekeen arren.

  • Senargaiaren sarrera: Can't Help Falling In Love (H Peretti)
  • Emaztegaiaren sarrera: A Thousand Years (C. Perri)
  • Ebanjelioaren aurretik: Hallelujah (L. Cohen)
  • Jaunartzea: Ave Maria (F. Schubert)
  • Bedeinkapenaren ondorenCanticorum Iubilo (G.F. Haendel)
  • SinadurakRiver Flows In You (Yiruma)
  • Irteera: A Whole New World (Aladdin's Theme) (A. Menken)

Pieza modernoak izan arren, ohikoak dira gure errepertorioan.

Lehen aldiz jo dugun pieza bakarra a Whole New World izan da, gure hari-bikotearentzat propio egokitua.

Nerea eta Jon oso gertuko bikotea izan da, bai errepertorioa aukeratzeko haiekin izan ditudan bileretan, bai zeremonian.

Ea dena ondo doakizuen!

Hari-bikotea

Biolin eta biolontxelo batez osatua, edozein zeremonia edo ekitalditara ezin hobeto egokitzen da, nahiz eta gaurkoa bezalako zeremonietarako aproposa den, familia izaerakoak eta esparru txikietan egiten direnak.

Gure errepertorioa oso zabala da eta estilo guztiak hartzen ditu.

Aldarearen ondoan kokatu gara, eta handik zeremoniako xehetasun guztiak jarraitu ditugu, eta ondo baino hobeto entzun zaigu.

Egoera zela eta, hilabete asko ziren Dorisekin jo ez nuela. Gogo handia nuen... badakit berak ere bai.

Laster izango gara berriro elkarrekin beste ezkontza batean jotzen.

Beti bezala, atsegina izan da zurekin jotzea.

Gure zerbitzuetan interesa baduzu edo informazio gehiago behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Pozik hartuko zaitugu.

¿Lo compartes?
Tweet about this on Twitter
Twitter
Share on Facebook
Facebook

Utzi iruzkina