Sotto Voce hari-laukoteak SAGARDOAK ELKARTZEN GAITU ekitaldian parte hartu du, Donostiako Trinitate plazan.
Bero handiko eguna izan da, eta kalean jo behar izan dugu, giroaren sargoriari eutsiz.
Hala ere, hainbat arrazoirengatik gozatu dugu gure jardunaz.
More...

Lehena eta nagusia, pandemia hasi baino pixka bat lehenagotik laurok bat ez gentozena, eta, beraz, elkarrekin jotzearen poza izugarria izan da.
Errepertorioa
Gure asebetetzearen beste arrazoietako bat interpretatutako errepertorioa izan da.
Sotto Vocek beti egin du euskal musika sustatzearen aldeko apustua, eta ekitaldiaren ezaugarriek gure lurraldeko musika jotzera "behartzen" gintuzten.
Udaleko Festa Sailetik deitu zigutenean sagar uztaren eta Gipuzkoako Sagardogileen Elkartearen udazkeneko kanpainaren aurkezpenari musika jartzeko, errepertorioko bi aukera ezberdin aurkeztu genituen.
Azkenean, euskal musika errepertorio bat jotzea eta herri musika proposamen bat prestatzea erabaki zuten antolatzaileek.
Ekitaldiaren une puntualetan jo behar izan dugu:
- Sarrera: Agurra
- Tolarea martxan zela:
- Ezpata Dantza
- Nere herriko neskatxa maite (B. Lertxundi)
- Irteeran:
- Banango zaharra dantza
- Txakolin
- Eperra
Konponketa guztiak esklusiboak, Sotto Vocek egindakoak
Euskal musika herrikoia, hari-laukote batek interpretatua...
Sekulako harrera izan du.
Sotto Voce hari-laukotea
Eta ez da gure hari-laukoteak ezohiko proposamenekin harrera egiten dion lehen aldia.
Herri-musikari ematen diogun tratua musika "kultuari" ematen diogun berbera da, seriotasuna lanean eta exijentzia gorena.
Gaur espazio ireki batean jo dugu, aire zabalean, eta anplifikazioa erabili behar izan dugu.
Soinu-kalitate handia ahalbidetu duten hari-instrumentuetarako gure mikrofono espezifikoak eraman ditugu.
Esan dudan bezala, urte eta erdi baino gehiago elkarrekin aritu gabe, baina atzo izan balitz bezala.
SAGARDOAK ELKARTZEN GAITU, horrela izan da.
Sagardoak berriro bildu gaitu.
Txooootx!
Gure zerbitzuetan interesa baduzu edo informazio gehiago behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Pozik hartuko zaitugu.