Donostiako Amara auzoko Familia Santuaren elizan izan gara hileta elizkizun batean musika jartzen.
Beste behin ere, guregan konfiantza izan dute maite dugun pertsona baten agurra bezalako une hunkigarrian musikalki laguntzeko.
Musika lagungarria izan daiteke sentimenduak bideratzeko eta dolua hobeto gainditzeko.
More...

Oso ondo ezagutzen dugu Donostiako Familia Santuaren eliza.
Askotan jo dugu tenplu honetan, talde ezberdinekin eta ospakizun ezberdinetan.
Hori dela eta, talde bakoitzari hobekien egokitzen zaion errepertorioa ezagutzaz aholka dezakegu.
Interpretatu dugun errepertorioa
Agur honetan parte hartzeko kontaktatu gintuztenean, errepertorioa aukeratzeko laguntza eskatu ziguten, nahiz eta argi zuten bazirela bi obra jo behar zirenak, Pachelbel-en Canon eta Shostakovich-en 2. Valsa.
- Sarrera: Canon (Pachelbel)
- Eskaintza: Ave Maria (Schubert)
- Gure Aita (Herrrikoia)
- Jaunartzea: Panis Angelicus (Frank)
- Azken bedeinkapena: Agur Jesusen Ama (Gorriti)
- Irteera: 2. Valsa (Shostakovich)
Apaizaren esanei jarraituz, Ave Maria-ren letra bakarra kantatu dugu, zeremonia laburtzeko.
Agur Jesusen Ama, ohitura den bezala, bertaratutako guztiek abestu dute.
Familia Santuan egon den taldea
Sopranoak, biolinak eta organoak osatutako gure hirukoteak interpretatu du errepertorio hau.
Gure errepertorio zabalari esker, edozein ospakizunetara egokitu gaitezke, kasu honetan agurrera.
Bai Kanona bai Valsa instrumentu moduan bakarrik interpretatu dira, eta gainerako obrak, berriz, abestu egin dira.