Hileta Hondarribian eta ezkontza Donostian, 2024-11-06 eta 09

Aste honetan Hondarribian eta Donostian izan gara izaera ezberdineko bi elizkizunetan parte hartzeko.

Sotto Voce-n garrantzi handia ematen diogu musika-beharrak asetzeari hainbat ospakizunetarako, erlijiosoak zein zibilak.

Era berean, bakoitzaren izaerari egokitzen gatzaizkio gure bezeroak asetzeko.

Maite dugun pertsona baten agurra musikak garrantzi berezia hartzen duen unea da.

Horregatik, ospakizun erlijioso honetarako deitu digutenean, horretarako errepertorio egokia diseinatu dugu.

Hileta elizkizuna Hondarribian

Hileta elizkizuna Hondarribiko alde zaharrean dagoen Jasokundeko eta Sagarrondoko Andre Mariaren parrokian izan da.

  • Sarrera: Cantata 147 (J.S. Bach)
  • Eskaintza: Ave Maria (F. Schubert)
  • Jaunartzea: Panis Angelicus (C. Franck)
  • Azken bedeinkapena: Agur Jesusen Ama (F. Gorriti)
  • Doluminak: Aria – Suite en Re (J.S. Bach)

Oso hautaketa klasikoa, baina erlijio-agurrerako egokia.

Meza-kanta herrikoiekin ere bat egin dugu.

Hondarribira joan den taldea soprano batek eta biolin batek osatu dute.

Parrokiako organista izan dugu lagun.

Asteko bigarren zeremonia erlijiosoa Koruko Andre Mariaren Basilikan egin da, Donostian.

Ezkontza Donostian

Hondarribiko zeremonia ez bezala, ospakizun hau alaiagoa izan da eta, gainera, gure taldea ugariagoa izan da.

Sunday Atelier-eko Edurnek antolatu du ezkontza.

Gure abesbatzak, biolin batekin eta basilikako organoarekin batera, repetorio eklektikoa eskaini du.

Patricia eta Lukas ezkongaiek hautatu dute.

  • Senargaiaren sarrera: Hornpipe (G.F. Haendel)
  • Emaztegaiaren sarrera: LOTR – Rohan Theme (H. Shore)
  • Irakurgaiak: Maitia, nun zira? (J. Uruñuela)
  • Eskaintza: Ave Maria (F. Schubert)
  • Gure Aita: Aita Gurea (P. Madina)
  • Jaunartzea: Heilig (F. Schubert)
  • Sinadurak:
    • Hallelujah (L. Cohen)
    • Me quedo contigo (Versión Rosalía) 
  • Irteera: Aleluya (G.F. Haendel)

Beno, gutxienez hori da eskatu diguten errepertorioa eta prestatu duguna.

Batez ere, interes bereziarekin prestatu dugu Me quedo contigo abestaren moldaketa, abesbatza eta abeslariarentzako.

Ez genuen errepertorioan, eta hemendik aurrera beste aukera bat bezala eskaini ahal izango dugu.

Zoritxarrez, apaizaren antolakuntza faltagatik, ezin izan ditugu pieza guztiak interpretatu.

Gure abesbatzaren azken ezkontza izan da denboraldi bizi honetan.

Gure zerbitzuetan interesa baduzu edo informazio gehiago behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. 
Pozik hartuko zaitugu.

Utzi iruzkina