Izaera desberdineko bi ezkontza Donostian, 2023-10-13 eta 14

Asteburu honetan bi ezkontzatan parte hartu dugu.

Hiriko hainbat gunetan izan gara, hainbat talderekin eta askotariko musika interpretatzen.

Lan handiko bi egun izan dira, baina baita une onekoak ere.

More...

2023-11-13 y 14 ezkontzak Donostian I

Asteburuko gure bi ezkontzak

Lehenengo ezkontza Giulia Tamburinik antolatu du, Madrilen bizi den wedding planner italiarrak.

Ezkondu aurreko afaria Mª Cristina hotelean, 2023-10-13

Mª Cristina hoteleko Easo aretoa galaz jantzi da Hilaryren eta Johnen gonbidatuei ongietorria egiteko.

Endanea Gardeneko gure lagunek lore-dekorazio ikusgarria egin dute eta hoteleko taldeak mahaien xehetasunekin errematatu dute.

Guk biolin eta piano bikote bat ekarri dugu ekitaldia girotzeko.

Lau orduko musikak askorako ematen du, eta denbora eman digu gure errepertorio zabalaren zati bat jotzeko, nahiz eta partitura asko geratu zaizkigun jotzeko.

Aperitiboren bat dastatzeko astia ere izan dugu.

2023-11-13 y 14 ezkontzak Donostian II

Zeremonia eta koktela Zelai Txikin, 2023-10-14

Asteburuko lehen ezkontzarekin jarraituz, Uliako magalean dagoen Zelai Txiki jatetxera joan gara.

Jatetxeko terrazan zeremonia ospatzeko gune bat prestatu dute, aurreko egunean erabilitako loreak aprobetxatuz.

Oraingoan, bi biolin eta biolontxeloz osatutako hari-hirukotearekin etorri gara.

Senargaiaren eta senitartekoen sarreran Haydn-en Serenata interpretatu dugu, emaztegaiaren sarreran Pachelbel-en Canona eta irteerarako The Beatlesen Here Come The Sun jo dugu.

Ondoren, terrazan bertan zerbitzatutako koktela girotu dugu, askotariko errepertorio modernoa interpretatuz.

Hemen ere aperitibo txiki batez gozatu dugu.

2023-11-13 y 14 ezkontzak Donostian III

Elizkizuna San Bizenten, 2023-10-14

Bestalde, San Bizente elizan izan gara Leire eta Arnolden ezkontzaren zeremonia gure musikarekin laguntzeko.

  • Senargaiaren sarrera: Nuvole bianche (L. Einaudi)   
  • Emaztegaiaren sarrera: Guantanamera (Guitarricadelafuente)
  • Baimena: Aria de la Suite en Re (J.S. Bach)
  • Irakurketen ondoren: Hallelujah (L. Cohen)
  • Eskaintza: Ave Maria (Ch. Gounod)
  • Jaunartzea: Adagio (T. Albinoni)
  • Azken bedeinkazioa: Agur Jesusen Ama (F. Gorriti)
  • Sinadurak: Arrival of the Queen of Sheba (G.F.Haendel)
  • Irteera: Viva la vida (Coldplay)

Errepertorio klasiko honetan, espresuki ezkontza honetarako egin dugun Guitarricadelafuenteren Guantanamera kantuaren moldaketa nabarmentzen da.

San Bizenten izan den taldea biolin eta biolontxeloz osatutako bikotea izan da.

Gure zerbitzuetan interesa baduzu edo informazio gehiago behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. 
Pozik hartuko zaitugu.

Utzi iruzkina