Sotto Voce hirukoteak kontzertua eskaini du Donostiako San Telmo Museoan.
San Telmo Museoaren Lagunen Elkarteak antolatu du kontzertua Museoen Nazioarteko Eguna dela eta.
Ez da ohikoa izaten talde honekin kontzertuak eskaintzeko aukera izatea. Hala ere, jatorrizko errepertorioa askotarikoa eta interesgarria da.
Guretzat programa ez oso ezaguna baina erakargarria eskaintzeko aukera izan da.
More...

1977tik, maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna ospatzen da urtero.
ICOM, Museoen Nazioarteko Kontseilua, izan zen bere mezua helarazteko egun hau sortu zuena.
2017an, ekitaldiak gai hau izango du ardatz: Museo eta istorio eztabaidagarriak. Museoetan esan ezin dena esatea.

Donostiako San Telmo Museoaren Lagunen Elkarteak hiru jarduera egiteko aprobetxatzen du egun hau:
- Egile ezagun baten obra bat, baina museoko funtsetan agertzen ez dena. Javier Balda egile nafarraren txanda izan da aurten.
- Museoan kontzertu bat antolatzea.
- Aperitiboa bazkideentzat kontzertuaren ondoren.
Aurten gurekin izan dira kontzertuan parte hartzeko. Era berean, guk bazkideekin kolaboratu dugu aperitiboa dastatzeko.
Kontzertuaren egitaraua
- A. CORELLI
Trío Op 4 nº1
- Largo
- Corrente (Allegro)
- Adagio
- Allemande (Presto)
- G.B PERGOLESI Sonata a tres nº 5
- Allegro
- Allegretho
- Allegro
- J. HAYDN Wiener trio nº 4
- Arioso
- Tempo di Menuetto
- Allegretto con variaciones
- J. HAYDN Trío para cuerda nº 4
- Moderato
- Tempo di Menuetto
- Allegro
Publikoari eskerrak emateko, eskupeko gisa, Rumores de La Caletaren moldaketa propio bat interpretatu dugu, Recuerdos de viaje, Isaac Albenizen lana.
Taldea
Oraingo honetan, Sotto Voce hirukotea izan da, bi biolinek eta biolontxelo batek osatuta, kontzertua eskaintzeko arduraduna.
Pedro Miguel Aguinaga eta Monika Redondo bioninarekin eta Amaia García biolontxeloarekin dira taldeko kideak.
Gure zerbitzuetan interesa baduzu edo informazio gehiago behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Pozik hartuko zaitugu.