Aste benetan bizia, jardueraz betea... entseguak, ekitaldiak eta kontzertu bat.
Oraingo honetan,kontzertu original batean parte hartu dugu, programatutako obretan oso ohikoa ez delako, baina oso erakargarria.
Kontzertu honen egitarauan Haydnen familiaren inguruan sortu zen musika mugimendua erakusten da, bai senide batzuen aldetik eta baita lagun ezberdinen aldetik ere.
More...
Musikalis 2001ean Javier Santacanak, Musikabi eskolako kantu irakasleak, Iñaki Cárcamoren laguntzarekin sortutako ganbera ahots taldea da.
Talde honen helburu nagusietako bat jendeari latitude horietan gutxi interpretatutako errepertorioak aurkitzeko aukera eskaintzea da.
Kontzertua
Ibaetako (Donostia) Espiritu Santuaren elizan egin da, 19:30ean.
Programa
Kontzertu honen egitaraua XVIII. mendearen amaierako hiru erlijio-lanek osatzen dute.
- Joseph Haydn Requiem in C
- Michael Haydn Missa Sancti Gabriellis
- Johann Baptista Schiedermayer Vesper Solemne in C
Edertasun handiko obrak, baina oso gutxitan programatuak.
Interpreteak
Musikalis Ganbera abesbatza
Organoa: Loreto Aramendi
Biolinak: Pedro Miguel Aguinaga eta Monika Redondo
Musikabiko bakarlariak (Zuzendaria: Javier Santacana)
Zuzendaria: Iñaki Cárcamo
Gure zerbitzuetan interesa baduzu edo informazio gehiago behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Pozik hartuko zaitugu.
