Sopranoa eta biolina Artzain Onaren Katedralean, 2021-07-17

Gaur Artzain Onaren Katedralean izan gara soprano eta biolin bikotearekin.

Donostiako tenplu honetan berriro aritzeko gogoa genuen, izan ere, izan ginen azken aldietan, dorre nagusiko obrek ez zuten kanpoko arkitekturaz gozatzeko aukerarik ematen.

Gaur, berriz, estilo neogotikoko dorre honen edertasuna ikusi ahal izan dugu, eta, batez ere, ezkondu den bikoteak aldamioz libre dagoen eraikinarekin egin ahal izan ditu argazkiak.

More...

2021-07-17 sopranoa eta biolina ezkontzan SOTTO VOCE

Hala ere, katedralaren inguruak oraindik "hankaz gora" jarraitzen du, metroaren obrak direla eta.

Zeremoniaren errepertorioa

Ainhoak eta Anderrek, ezkongaiek, errepertorio klasikoa aukeratu dute.

  • Senargaiaren sarrera: Hornipipe (G. F. Haëndel)
  • Emaztegaiaren sarrera: River Flows in You (Yiruma)
  • Ebanjelioaren aurretik: Hallelujah (L. Cohen)
  • Eskaintza: Ave Maria (F. Schubert)
  • Jaunartzea: Aria de la Suite en Re (J.S. Bach)
  • Sinadurak: Lascia ch´io pianga (G.F. Haendel)
  • Irteera: Trumpet tune (H. Purcell)

Linea klasikotik atera den pieza bakarra Yirumaren River Flows in You izan da. Emaztegaiaren berariazko eskaera, noski, asebete egin dugu.

Taldea, soprano eta biolin bikotea

Askotan esan dugu talde hau ezin hobea dela agertoki txikietarako edo gonbidatu gutxiko eszenatokietarako.

Gaur ez zen kasua, Katedralean geunden eta gonbidatu askorekin.

Berdin dio, sopranoak eta biolinak osatzen duten bikotea ezin hobeto egokitzen da edozein eszenatokitara, eta egokiera bakoitzean hobekien doazen konponketak bilatzen ditugu.

Elizaren albo batean kokatu gara, eliza osotik oso ondo entzun zaigu.

Binakako interpretazioa biolinezko beste batzuekin tartekatu dugu.

Emaitza oso ona izan da, eta bertaratutakoen zorionak jaso ditugu.

Gure zerbitzuetan interesa baduzu edo informazio gehiago behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Pozik hartuko zaitugu.

¿Lo compartes?
Tweet about this on Twitter
Twitter
Share on Facebook
Facebook

Utzi iruzkina