Sotto Voce laukotea Mª Cristina hotelean, 2018-05-10

Gure laukoteak berriro bisitatu du Donostiako Maria Cristina hotela.

Ch. Mewes-ek diseinatua, Madrilgo Ritz hotela eta Parisekoa diseinatu zituen arkitekto bera, La Belle Epoque estilo bereizgarrian eraikita dago.

Gertaera honek, hasieratik, hotel hau, goi mailako gizartearen ostatu gogokoena bihurtu zuen, ordutik, luxuari lotua zegoelarik.

Eta hain zuzen ere kontzeptu hori izan da gaur establezimendu bikain honetan jardutera eraman gaituena.

More...

Sotto Voce laukotea, 2018-05-10

2017ko abendutik, Sotto Voce Basque Luxury elkarteko bazkidea da.

Bere jarduera nagusietako bat Basque Luxury Magazine aldizkaria argitaratzea da, eta bertan inprimatutako formatuan agertuko gara 2019ko edizioan.

Oraingo honetan, gure hari-laukotea gonbidatu dute Basque Luxuryk eskainitako zerbitzu berri baten aurkezpenean aritzeko, BASQUE LUXURY TRAVEL SERVICE.

Bidaiariak luxuzko ibilgailuetan garraiatzeko zerbitzu esklusiboa da, gidariarekin.

Euskal Herriko ibilgailu gama onena, urteetako esperientzia duten profesionalek gidatuta.

Bere zerbitzuaren gorena, bikaintasuna.

Sotto Voce-n dugun filosofia bera.

Urte askotako esperientzia duten musikariak, eta zerbitzu esklusiboa eskaintzen dugunak, betiere kalitatea zigilu gisa hartuta.

Sotto Voce  laukotea ekitaldia
Sotto Voce laukotea posando-ekitaldia

Gure hari-laukotearen emanaldia

Gure funtzioa aurkezpena musikalki girotzea izan da.

Gonbidatuei harrera egiteko eta cocktaila laguntzeko musika.

Errepertorio eklektikoa prestatu dugu horretarako, estilo guztietako obrekin.

Nagusiki, pieza modernoak interpretatu ditugu, musika arinaren protagonismo handia dutenak.

Jazza, rag, boleroa, tangoa, pop, soinu bandak... bezalako estiloak sartu ditugu.

Interpretatu ditugun laukoterako moldaketa asko berezkoak dira, eta, horren ondorioz, gure jarduna are esklusiboagoa da.

Ekitaldia hoteleko Elkano Aretoan egin da eta ad hoc prestatutako agertokian kokatu gara.

Laukotearen soinua anplifikatzea komenigarritzat jo dugu. Horretarako, 1. kalitateko ekipo profesional bat daukagu.

Amaitzeko, eskerrak eman nahi dizkiet nire kideei ekitaldi honetan parte hartzeagatik.

Mila esker!

Gure zerbitzuetan interesa baduzu edo informazio gehiago behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Pozik hartuko zaitugu.

Utzi iruzkina