Ezkontza Hondarribiko Alameda jatetxean, 2017-04-29

Ezkontza batean jotzen dugunean, daukagun onena ematen dugu.

Kontziente gara musikak zeremonia batean duen garrantziaz, ezkongaientzat eta gonbidatuentzat esan nahi izan dezakeenaz.

Eta ezkongaiak musikariak badira, musikak garrantzi handiagoa hartzen du. Ekitaldiaren funtsezko parte bihurtzen da.

Baina gainera ezkongaiak gure lagunak badira... ezkontza horretan musika jartzea askoz ardura handiagoa bihurtzen da, eta, batez ere, poz handia.

Irakurri gehiago...

Laukotearen bideo berriak ezkontzetarako eta ekitaldietarako

Ezkontza eta ekitaldietarako gure laukotearen bideoak grabatu eta argitaratzea, batez ere, gure bezeroen bidez jaso dugun eskaerari zor zaio.

Lehendik ere bagenituen hainbat proiektu sustatzeko bideo batzuk, baita zuzeneko emanaldien bideo batzuk ere.

Baina irudi eta soinu kalitate minimoa duten sareko grabazioen eskasiak, alderdi musikalean ez sartzeagatik, harizko laukotera egokitu dugun kantu aukeraketa txiki bat grabatzera eraman gaitu.

Logikoa denez, horrelako emanaldietarako berariazko errepertorioa eta gure eskaintza artistikoetarako duguna desberdinak dira. Hala ere, ikus dezakezuenez, obra batzuk bi errepertorioetan sar daitezke.

Irakurri gehiago...

Ezkontza Igeldoko Itxas Bide finkan, Donostia, 2016-08-20

Itxas Bide finkan izan gara gaur, ezkontza batean jotzeko. Igeldon dagoen finka bat, itsasorako bista paregabeekin.

Gonbidatuek eurek egindako zeremonia zibil bat da, non musika parte garrantzitsua izan den.

Gure esku-hartzea ez da zeremoniara mugatu. Cocktail eta zeremonia leku berean egiten zirela kontuan hartuta, gure musikak bi ekitaldiak lotzeko balio izan du.

Irakurri gehiago...