Zeremonia zibila eta koktela Astigarragan, 2021-10-16

Astigarragako Mendizabal Sagardotegia bisitatu dugu gaur ezkontza bateko zeremonia zibilean eta koktelean parte hartzeko.

Ezagutzen genuen sagardotegi hau, behin baino gehiagotan egon ginen sagardo denboraldiaz gozatzen, baina gaurkoa sorpresaz beteriko bisita izan da.

Lehenik eta behin, sagardotegi moderno batekin topo egiteagatik bere kontzeptuan. Gaur egungo ezkontzak, bai cocktaila bai zeremonia zibila, hartzeko terraza eder batekin.

More...

2021-10-16 ezkontza, Astigarraga, SOTTO VOCE

Baina ez da tokiak bakarrik harritu gaituena, sukaldaritzaren kalitateak, eskaintzen duten zerbitzuak bezala, denbora gutxian Gipuzkoako ezkontzetan erreferentziazko leku bihurtuko ditu.

Denbora denboran...

Bide batez, eskerrak eman nahi dizkiet  Mendizabal Sagardotegiko langileei, batez ere Cristinari, eman diguten tratuagatik.

Zeremonia zibila

Ainhoak eta Danik ezkontza oso pertsonala antolatu dute, non bi kulturek topo egin duten: errumaniarrak eta euskaldunak.

Umorea ez da falta izan eta giro ezin hobea sortzen lagundu du.

Jo dugun errepertorioa honako hau izan da:

  • Senargaiaren sarrera: Nothing Else Matters (Metallica)
  • Emaztegaiaren sarrera: 1. preludioa biolontxelo bakarrerako (J.S. Bach)
  • Eraztun trukaketaren ondoren: Feather theme, Forrest Gump-ekoa (A. Silvestri)
  • Zeremoniaren amaiera: Don’t stop me now (F. Mercury)

Bachen preludioa Sotto Voceren bertsio esklusibo batean interpretatu dugu, gainerako taldekideekin batera.

Beste bertsioak ere guk egindakoak dira eta guztiz esklusiboak.

Amaitzeko, ezkonberrientzako Agurra dantzatu nahi izan duten senide eta lagunei lagundu diegu.

Koktela

Koktel honetan, interpretatutako errepertorioaren aniztasunak markatu du gure emanaldia.

Musika klasikoa, pop-rock bertsioak, filmetako soinu-bandak edo new age musika.

Ez dugu besteek eskaintzen dutena eskaintzen, koktelerako gure bertsioak ere propioak dira.

Astigarragara joan den taldea

Bi biolinek, biolontxeloak eta pianoak osatutako laukoteak jarri du musika Astigarragan ospatu den ezkontzaren bi une hauetan.

Esperientzia handiko lau profesional handi, edozein zerbitzuren kalitatea bermatzen dutenak.

Zeremonia eta koktela espazio berean eta kanpoan egin direnez, gure anplifikazio ekipoa eraman dugu hobeto entzun gaitzaten.

Eskerrak eman behar dizkiot Ramoni, Nemuxeko DJari, izan dugun arazo tekniko batekin eskaini digun laguntzagatik.

Eskerrik asko!

Hugo Máñez argazkilariarekin bat egitea eta Mandraberako kideak ezagutzea ere pozgarria izan da.

Eta, beti bezala, musikarien artean izan dugun giroa izan da onena.

Gure zerbitzuetan interesa baduzu edo informazio gehiago behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Pozik hartuko zaitugu.

¿Lo compartes?
Tweet about this on Twitter
Twitter
Share on Facebook
Facebook

Utzi iruzkina