Andoaingo Berrozpe dorretxean eta Errenteriako Fátima Andre Mariaren parrokian izan gara bi zeremonietan parte hartzeko.
Bi ospakizun erlijioso izan dira, baina oso izaera desberdinekoak.
Errenterian agur bat egin dugu eta Andoainen urrezko eztei batzuetan musika jartzeko izan da.
Fatimako Andre Mariaren elizan Sotto Voce bezala egon ez ginen arren, oso ondo ezagutzen dugu, Musikasteko kontzertu nagusiak bertan eskaintzen direlako.
Hileta Errenterian 2024-07-26
Gehien eskatzen diguten zerbitzuetako bat maite dugun pertsona bat agurtzeko akonpainamendu musikala da.
Normalean, meza hauetan errepertorio klasikoa eta une honetarako oso egokia eskaintzen dugu.
Oraingo honetan ere horrela izan da.
- Sarrera: Cantata 147 (J.S. Bach)
- Eskaintza: Ave Maria (F. Schubert)
- Jaunartzea: Panis Angelicus (C. Franck)
- Azken bedeinkazioa: Agur Jesusen Ama (F. Gorriti)
- Doluminak: Aria (J.S. Bach)
Eraman dugun taldea sopranoak, biolinak eta organoak osatutako hirukotearena da.
Edozein ospakizun erlijiosorako talde aproposa.
Berrozpe dorretxea gotiko estilokoa da eta 1479an bilera bat egin zen Donostia eta Tolosaren arteko gatazkak konpontzeko.
Baina ez da gertaera historiko bakarra.
1845ean Juana Josefa jaio zen, ama Cándida Maria Jesusena, Jesusen Alaben Kongregazioaren sortzailea.
Urrezko ezkontzak Berrozpen 2027-07-27
Berrozpe barruan kapera txiki bat dago, eta bertan aritu gara gaur.
Urrezko ezteiak ospatzea beti da pozteko arrazoia, guretzat ere bai. Nahiz eta, apaizak ordutegiarekin nahastu ondoren, zeremonia ordubete beranduago hasi.
Oso errepertorio klasikoa interpretatu dugu:
- Sarrera: Cantata 147 (J.S. Bach)
- Irakurgaia: Hallelujah (L. Cohen)
- Eskaintza: Ave Maria (F. Schubert)
- Jaunartzea: Ave Verum (W.A. Mozart)
- Azken bedenkazioa: Agur Jesusen Ama (F. Gorriti)
Berrozpen egon den taldea abesbatza bat eta pianoa izan dira.
Kaperako harmoniuma azken orduan hondatu denez, teklatua eraman behar izan dugu.
Abesbatza 6 abeslarik osatu dute. Gutxi, baina behar baino gehiago, tenplua txikia delako.
Gainera, gure soprano bakarlaria Ave Mariarekin arrakasta handia izan du.