Ezkontza Aieteko Gurutzeaga elizan, 2016-05-14

Larak eta Jonek musika jartzeko kontratatu gintuzten beren ezkontzaren zeremonian, Aieteko Gurutzeaga elizan, 12: 00etan.

Aieteko Jauregiaren ondoan dagoen eliza hau bisitatzea gustatzen zaigu. Leku bukolikoa, edertasun eta lasaitasun handikoa.

Sotto Vocek aste honetan parte hartu duen bigarren ezkontza izan da. Gainera, aurrekoaren talde berarekin.

More...

Ezkontzaren egitaraua

Programa egiteko, Lara, emaztegaia, argibideei jarraitu diegu. Bere zeremonian entzun nahi zuenari buruzko ideiak oso argi izanda, asko erraztu digu lana.

Gaurko ezkontzan obra berri bat sartu dugu gure errepertorioan. Beraz, badakizue, Colplayren "Clocks" kanta lasai eska diezagukezue... eta beste edozein!

Gainera, apaizak eskatuta, Gure Aitaren kantua lagun izan dugu.

Programa

  • Emaztegaiaren sarrera: Kanona (Pachellbel)
  • Irakurgaiak: Alleluya, Exsultate Jubilate (Mozart)
  • Eskaintza: Ave Maria (Schubert)
  • Jaunartzea: Lascia Ch'io Pianga (Haendel)
  • Sinadurak: Arioso (Bach)
  • Irteera: Clocks (Colplay)

Taldea

Atzoko ezkontzan bezala, ekitaldian zehar musika jartzeko aukeratutako taldea biolin, biolontxelo eta soprano batek osatutako hirukotea izan da.

Elizako koruan kokatu gara, eta bertatik zeremoniaz gozatu eta soinua eroso proiektatu ahal izan dugu.

Historia pixka bat...

Ezkontza Aieten

XX. mendearen hasieran Mexikotik iritsi ziren Aietera Areitioko jaunak, José jauna eta María De la Arena andrea, eta haiek izan ziren Kristoren eliza eraikitzen lagundu zutenak.

Eliza eraikitzeko lurrak Manuel Mercaderrek laga zituen, Miramongo jauregi zaharreko eta Olabene baserriko jaunak, eta haren ondoan eraiki zuen eliza berria Luis Elizalde arkitektoak, Ugalde baserriaren jabeak.

1926ko irailaren 14an, Gurutze Santuaren egunean, Frai Zacarias Gasteizko gotzainak eliza bedeinkatu eta inauguratu zuen.

¿Lo compartes?
Tweet about this on Twitter
Twitter
Share on Facebook
Facebook

Utzi iruzkina