Hari-laukotea Donostiako Tabakaleran, 2017-12-18

Sotto Voce hari-laukoteak, bigarren urtez jarraian, gonbidatuak hartzeko pribilegioa izan du Donostia Turismo & Convention Bureauk bere bazkideei eskaintzen dien urteroko Kopan.

Oraingoan, Tabakalerako Prisma espazioan egin dute ekitaldia.

Donostiako eraikin berezi honetako terrazaren ondoan dagoen espazio gardena.

More...

Hari-laukotea Donostiako Tabakaleran

Iaz egindako ekitaldian izan genuen harrera ona dela eta, 2017ko ekitaldiaren agurrean parte hartu dugu berriro.

Sotto Voce hari-laukotearen emanaldia

Gure hari-laukoteak izan duen funtzioa gonbidatuen etorrera alaitzea izan da.

Ohituta gaude horrelako ekitaldietan jotzen.

Horregatik, egunerako bereziki diseinatutako errepertorioa daukagu, unearen arabera interpretatzen ditugun estilo guztietako musikarekin.

Ordubeteko emanaldia izan da, gutxi gorabehera, eta bertan musika klasikotik popera pasatu gara, boleroetatik rockera.

Euskal filmen eta musikaren soinu-bandak ere izan dira errepertorioan.

Tabakalerako Prisma espazioaren neurriak eta aurreikusitako gonbidatu kopurua kontuan hartuta, 300 lagun inguru, hari-laukotearen soinua anplifikatzearen komenigarritzat jo dugu.

Kalitate handiko mikrofono bereziak ditugu gure tresnentzat.

Gainera, Bengoaren esperientzia eta lan ona izan dugu soinua kalitate bikainarekin entzun zedin.

Eta gure jardunaren ondoren, zer?

Agintarien hitzaldiak, Donostia Turismo & Convention Bureauko zuzendaritzako kideenak...

Eta Divinus Catering-eko lagunek zerbitzatutako cocktail bikaina.

Musikaz eta janariaz gozatu ahal izan dugu.

Primeran pasatu dugu!

Gure zerbitzuetan interesa baduzu edo informazio gehiago behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Pozik hartuko zaitugu.

Utzi iruzkina