Sotto Voce ezkontzetarako hirukotea, musikaren lirismoa zure zeremoniarako

Elizan gure ezkontzaren zeremoniarako nahi dugun musikaz pentsatzen dugunean, Ave Maria, Pachelbeleko kanona eta eztai-martxaren bat etortzen zaizkigu burura.

Baina zeremonian musika jartzeko egokiena izan daitekeen taldearen inguruko zalantzek asaldatzen gaituzte. Kantari bat nahi dugu? Beharrezkoa al da instrumentu bat gehitzea, elizan jada organoa badugu?

Sarrera honetan, gehien eskatzen diguten taldeetako bat aurkeztuko dizuegu, gure ezkontzetarako hirukotea. Soprano, biolin eta organoaz osatua.

Erlijio-ospakizunetarako talde ezin hobea, mota guztietako errepertorioari ekiteko moldakortasun handikoa.

More...

Gure errepertorioa

Gure ezkontzetarako hirukotearen errepertorioa, Sotto Voceko beste talde guztiena bezala, oso zabala da eta lerro gutxitan laburtzeko oso zaila da.

Zerrenda honetan ez dagoen obraren bat jotzea nahi baduzu, zalantzarik gabe eskatu. Lortzen eta gure taldearentzat moldatzen saiatuko gara.

Eta ospakizun zibila bada?

Gurekin ere kontatu dezakezu.

Logikoki, ospakizun mota hauek ez dira eliz batean egiten. Beraz, ez da organorik egongo.

Kasu hauetarako piano eramangarria dugu eta honekin edozein tokian jo dezakegu.

Halaber, ospakizun zibiletarako hirukotearen errepertorioa eta elizkizunetarako duguna ezberdinak dira.

Ezkontzetarako Sotto Voce hirukotea, nortzuk gara

Ana Salaberria

Donostiako Orfeoiko sopranoa, bere eskola nagusia  erakunde honetan orkestra eta zuzendari hoberenekin gauzatzeko aukera izan duen errepertorioari esker.

Bere ibilbiean zehar izen handiko irakasleekin hobetu du bere ahotsa eta hainbat grabaketa eta kontzertutan parte hartu du bakarlari bezala.

Donostiako Orfeoiko Antxon Ayestarán musika-tailerreko irakaslea, jarduera hau Musikeneko abesbatza pilotuan partaidetzarekin aldi berean egiten du, Gabriel Baltés irakaslearen gelan.

ANA SALABERRIA Ezkontzetarako Sotto Voce hirukotea
Pedro-Miguel-Aguinaga-I

Pedro Miguel Aguinaga

Donostiako Francisco Escudero kontserbatorioko biolin irakaslea da.

2004tik Cuarteto Tango Querido taldeko kidea da. 2005ean Sotto Voce sortzen du bertako biolin nagusia izanez. 2009. urtetik Irungo Luis Mariano orkestrako kontzertinoa da.

Irungo Luis Mariano Lirika Elkarteko presidentea da.

Loreto Aramendi

Donostiako “Francisco Escudero” Kontserbatorioko irakaslea eta Koruko Amaren Bazilikako Cavaillé-Coll organoko (1863) organo-jotzaile titularra da.

Hainbat errezitaldi eskeintzen ditu halako herrialdetako nazioarteko jaialdietan: Espaina, EEBB, Japonia, Argentina, Ingalaterra, Italia, Belgika, Noruega, Alemania, Suiza, Frantzia, Holanda, etab.

Bere web-orria bisitatu.

Loreto_Aramendi

Entzun gaitzazu

Gure zerbitzuetan interesa baduzu edo informazio gehiago behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Pozik hartuko zaitugu.

¿Lo compartes?
Tweet about this on Twitter
Twitter
Share on Facebook
Facebook

Utzi iruzkina