Negozio berri baten inaugurazio garaian zuzeneko musika egitea beti arrakasta duen aukera da.
Musikariak egoteak kolore berezia ematen dio edozein ekitaldiri.
Eta hauek bertaratutako publikoarekin konektatzen badute, ateratzen den giroa ezin hobea da.
Ekitaldiak
Hari-hirukotea San Telmo Museoan, 2019-06-11
Sotto Voce hari-hirukotea San Telmo Museora itzuli da, erakusketa baten aurkezpenean aritzeko.
San Telmoren edukiaren irakurketa berriak proposatzen dituen Bikoitza Museoa programaren barruan kokatzen da.
Urtebetez bisitatu ahal izango da, eta ondoren museoaren ondare gisa geratuko da.
Turismo & Convention Bureauko bazkideei harrera musikala, 2018-12-17
Donostia Turismo & Convention Bureauk antolatutako Urteko Kopara joan diren bazkideei harrera musikal batean parte hartu dugu gaur.
Ekitaldi honetan gure bazkide eta lagunak musikaz jasotzea hirugarren urtez jarraian izan dugun pribilegio bat da.
Oraingoan Miramar jauregian egin dute ekitaldia.
Sotto Voce laukotea Ramon Rubial Sarietan, 2018-12-01
Gaur izan dugu Ramon Rubial Sarien banaketa galan aritzeko aukera.
Gure hari-laukotea izan da aukeratutako taldea Donostiako Tabakalerako "patio" aretoan egin den ekitaldi bat girotzeko.
Ohore handia da ekitaldi honetan parte hartu izana.
Biolina eta pianoa Donostiako Miramar Jauregian, 2018-05-24
Biolin eta pianoz osatutako gure bikoteak garrantzi handiko ekitaldi batean parte hartzeko aukera izan du.
Turismoaren Mundu Erakundearen Kontseilu Exekutiboak Donostia aukeratu du bere 108. bilera egiteko.
Eta Sotto Voce gonbidatu dute Miramar Jauregian egindako ekitaldian jotzera, bileran programatutako jardueretako bat bezala.
Sotto Voce laukotea Mª Cristina hotelean, 2018-05-10
Gure laukoteak berriro bisitatu du Donostiako Maria Cristina hotela.
Ch. Mewes-ek diseinatua, Madrilgo Ritz hotela eta Parisekoa diseinatu zituen arkitekto bera, La Belle Epoque estilo bereizgarrian eraikita dago.
Gertaera honek, hasieratik, hotel hau, goi mailako gizartearen ostatu gogokoena bihurtu zuen, ordutik, luxuari lotua zegoelarik.
Eta hain zuzen ere kontzeptu hori izan da gaur establezimendu bikain honetan jardutera eraman gaituena.
Hari-laukotea Donostiako Tabakaleran, 2017-12-18
Sotto Voce hari-laukoteak, bigarren urtez jarraian, gonbidatuak hartzeko pribilegioa izan du Donostia Turismo & Convention Bureauk bere bazkideei eskaintzen dien urteroko Kopan.
Oraingoan, Tabakalerako Prisma espazioan egin dute ekitaldia.
Donostiako eraikin berezi honetako terrazaren ondoan dagoen espazio gardena.
Sotto Voce hari-laukotea Chillida-Lekun, 2017-06-02
Gure hari-laukotea cocktail bat girotzen aritu da Chillida-Lekun.
Hau leku zoragarria! Eta zein ondo mantentzen duten... publikoarentzat irekita egon ez arren.
Tamalgarria da enklabe zoragarri honetaz ezin gozatu ahal izatea administrazioen arteko desadostasun bategatik.
Hasieran, noizean behin bisitatzearekin konformatzen gara.
Sotto Voce laukotea Urnietan, 2017-05-24
Sotto Voce laukoteak gaur Urnietan izan duen emanaldia originala izan da zentzu askotan.
XIII. On Manuel Antonio Antia literatur lehiaketako sari banaketa zen
Urnietako Udalak antolatutako ekitaldia, Sarobe arte eszenikoen zentroan egin dena eta Anjel Alkain ezagunak aurkeztu duena.
Honaino ez da ezer normala, ezta?
Izan ere, gaiaren originaltasuna, guretzat behinik behin, dantzari-talde bati bere emanaldian laguntzea izan da, interpretatutako errepertorioaz gain.
Baina gauza gehiago egon dira...
Ekitaldi instituzionala Donostian, 2017-05-09
Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako ekitaldi batean parte hartzeko aukera izan du Sotto Voce laukoteak.
Ekitaldiaren arrazoia maiatzaren 9ko ospakizuna izan da, Europako Eguna.
Bere izaera instituzionala galdu gabe, ekitaldia herritar guztiei eskaini zaie, Aldundiaren jauregiaren aurrean ospatu delarik.