Kontzertua Donostiako San Telmo Museoan, 2017-05-18

Sotto Voce hirukoteak kontzertua eskaini du Donostiako San Telmo Museoan.

San Telmo Museoaren Lagunen Elkarteak antolatu du kontzertua Museoen Nazioarteko Eguna dela eta.

Ez da ohikoa izaten talde honekin kontzertuak eskaintzeko aukera izatea. Hala ere, jatorrizko errepertorioa askotarikoa eta interesgarria da.

Guretzat programa ez oso ezaguna baina erakargarria eskaintzeko aukera izan da.

Irakurri gehiago...

Hari kantariak Aieten, 2016-12-16

Hari kantariak izan da gaurko kontzertuan Sotto Voce laukoteak eskainitako saioa.

Gure urteko azken kontzertuak Aieteko Jauregiaren lorategien azpian "ezkutatutako" kulturgune bat aurkitzeko balio izan digu.

Ingurune pribilegiatuan kokatutako jauregia da, eta, historiaren gorabeherak direla eta, Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea du gaur egun.

Irakurri gehiago...

Sotto Voce esklerosi anizkoitzaren aurka aktibatu da Gasteizen, 2016-11-22an

Gaur Gasteizen izan gara, AEMAR Arabako Esklerosi Anizkoitzaren Elkarteak gonbidatuta.

Santa Zezilia eguna aprobetxatuz, kontzertu txiki bat eskaini dugu Elkarteak duen aretoan.

Sarrera honetan gutaz eta kontzertuaz gutxi hitz egingo dugu, ez da garrantzitsuena. Gaixotasun hau pixka bat gehiago ezagutzeko balio badu eta, gainera, horri buruz pixka bat jabetzen bazara, merezi izango du.

Irakurri gehiago...